Berriak "Mugak haurtzaroan" hitzaldia ekainaren 1ean, Xabier Munibe Haurreskolaren eskutik

"Mugak haurtzaroan" hitzaldia ekainaren 1ean, Xabier Munibe Haurreskolaren eskutik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Mugak-haurtzaroan Azkoitiko "Xabier Munibe" haurreskolak urteroko usadioari jarraituz, 2015/16 ikasturteko hirugarren hitzaldia antolatu du, "Mugak haurtzaroan" lelopean. Hizlaria Psikopedagogian lizentziatua den Nerea Mendizabal izango da.

Zein da mugen zentzua? Beharrezkoak al dira? Zein? Noiz? Nola? Nola negoziatu haurrarekin? Zer dago araua betetzen ez duen haurraren atzean? Aitak eta amak muga berdinak jarri behar al dituzte?

Galdera hauek abiapuntutzat hartuta,hitzaldi honetan hausnarketa eta eztabaida bultzatuko da.

Azkoitiko haurreskolak gurasoei informazio zabala eta aberatsa eskeintzeko asmoz, ikasturtean zehar zenbait hitzaldi interesgarri antolatzen ditu.Hitzaldi hauek gurasoen kezkak argitzeko balio dute eta bide batez, beraiek dakiten horren osagarri dira.

Hitzaldia,gaia interesatzen zaion orori zuzendua dago.Beraz, haurreskolako gurasoak ez direnei ere luzatzen zaie gonbitea.

Hitzordua Elkarguneko Zeharkako aretoan, ekainak 1ean, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan izango da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut