Berriak Enpresa partaidetza esperientziak sustatzen Urola Erdian

Enpresa partaidetza esperientziak sustatzen Urola Erdian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

iraurgi-berritzen Azken urteotan Urola Erdian nabarmena izan da krisi ekonomikoaren eragina, ondorioz eragin negatiboak antzeman direlarik enpleguan, enpresa lehiakortasunean eta baita lan-gatazka zein gatazka sozialak ere.
Beste lan lerro batzuen artean, Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako Enprestuz proiektuaren baitan eta Dinamikak zein B+I Strategyrekin elkarlanean, Iraurgi Berritzenek Urola Erdiko enpresekin lanean dihardu enpresa partaidetzaren testuinguruan, egoera eta behar desberdinen ondorioz, bertan lanean diharduten langileen artean partehartze prozesuak sustatuz. Horregatik, bihar, maiatzak 24, Azkoitiko Intsausti Jauregian 15:00etatik 17:00etara izango den ekitaldian parte hartzeko gonbidapena luzatu zaie enpresa guztiei, Iraurgi Berritzenen bitartez bultzatu diren eta Urola Erdiko enpresa txiki batzuk aurrera eraman dituzten hainbat parte-hartze prozesuetako esperientzi eta bizipenak zuzenean ezagutzeko helburuarekin; esaterako, Berritek SL, Ekintza Lantegia SA, Kimu-Bat SLL, Tecnicur Curvados y Mecanizados SLL, eta Iraurgi Beritzenen berak landutakoak, protagonistekin partekatuz "zergatiak" eta "nondik norakoak".
Informazio gehiago edo izena emateko Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu zein Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbideetan, edota 943 026069 telefonoan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut