Berriak Hazilan, 20 eta 35 urte bitarteko langabe kualifikatuak laneratzeko proiektuan parte hartzeko aukera

Hazilan, 20 eta 35 urte bitarteko langabe kualifikatuak laneratzeko proiektuan parte hartzeko aukera

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

hazilan4 Iraurgi Berritzenek, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Agentziak,  Hazilan proiektua martxan jartzear du. Egitasmo hau 20 eta 35 urte bitarteko gazteei zuzendua dago. Adin tarte horretako langabetuek har dezakete parte, baina profil kualifikatua eskatzen denez, ezinbetekoa da,  Lanbide Heziketako goi mailako ikasketak, diplomatura edo lizentziatura izatea.

Gaur aurkeztu dute proiektua Iraurgi Berritzeneko teknikari Sandra Fernandezek, erakundearen zuzendari Jesus Aguirrek eta Javier Zubizarreta alkateak. Azaldu dutenez, aipatu kolektiboak “prestakuntza maila altua duen arren, zailtasun handiak ditu lan merkatuan sartzeko, bere lanbide-profilari lotutako esperientziarik ez duelako batetik, eta enpresek eskatutako zeharkako konpetentzia eta gaitasunen jabe ez delako, bestetik”.

Hazilan programak enpresek eskatzen dituzten gaitasunak garatzen laguntzen die gazteei, hala nola, ekintzailetasuna, lan taldean aritzeko ahalmena, komunikatzen jakitea edota iniziatiba izatea.

Javier Zubizarreta alkatearen hitzetan, langabetuen sentipenak dira atsekabea eta ilusiorik eza. “Horrela dauden gazteei Iraurgi Berritzenera jotzeko eskatuko nieke, badaudelako lagundu diezaieketen baliabideak”.

Enpresek aukera dute, inolako lan kontraturik gabe, hitzarmen bidez, bailarako gazte kualifikatuak ezagutzeko eta proiektuetara lotzeko hala nahi izanez gero.

Parte hartu nahi duten gazteek maiatzaren 24ra arte dute epea. Izena emateko:

http://www.hazilan.eus/inscriptions/inscription-inscripcionPersonas

Programa bost urtetan gauzatuko da, urtero partaide berriak gehituz. Eskualde osorako duen aurrekontua 200.000 eurokoa da. Garapen (Garapen Agentzien Euskal Elkartea) proiektuko kide diren hogei agentziekin batera, eta Eusko Jaurlaritzarekin eta Europako Gizarte Funtsarekin elkarlanean jarri da martxan.

Proiektua gure bailaran sei herritara zabaltzen da: Beizama, Errezil, Azpeitia, Zestoa, Aizarnazabal eta Azkoitia.

Iraurgi Berritzenen azken datuen arabera, eskualdean 2017 langabetu daude, %11,7 alegia, eta horietatik 196 dira Lanbide Heziketako goi mailako ikasketak dituztenak eta beste 215 unibertsitateko ikasketak dituztenak. 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut