Berriak Establezimenduetan eta tabernetan euskararen presentzia areagotzeko diru laguntzak abian

Establezimenduetan eta tabernetan euskararen presentzia areagotzeko diru laguntzak abian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak zabalik du merkataritza eta ostalaritzako establezimenduetan euskararen presentzia indartzeko diru laguntzak eskatzeko epea. Dendari eta tabernariek hainbat ekintzetarako eska dezakete laguntza, besteak beste, kanpoko errotulua edo erabiltzen duten materiala, hala nola, poltsak, fakturak, bisita txartelak, e.a. euskaratzeko.
Halaber, diruz lagunduko dira euskaraz egindako web guneak edo programa informatikoak. Estrainekoz, publizitatea euskaraz egiteagatik ere jaso ahalko dira laguntzak.
Interesa dutenek urriaren 31 arteko epea dute eskaerak egiteko. Programa informatikoak euskaraz jartzeko, webgunea euskaraz sortzeko edota publizitatea euskaraz egiteko Udalak 600 euro emango ditu gehienera jota. Programa informatikoen kasuan %100 finantziatuko du eta beste bi kasuetan, kostuaren %60a, betiere, ezarritako muga gainditzeke.
Errotulua euskaraz jartzeagatik kostuaren %50 finantzatuko du Udalak, gehienez ere 360 euro. Eta erabiltzen den materiala euskaratzeagatik %60a emango da, gehienera jota 360 euro jasoko dituelarik eskatzaileak.
Informazio gehiago eskura daiteke Udalaren webguneko Euskara atalean edota Euskara zerbitzuarekin harremanetan jarrita honako telefonoa edo emaila erabiliz: 943 857 175 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu .
Ikusi iragarkia
Ikusi oinarriak
Ikusi eskaera

 

LAGUNTZAK

Euskarazko webgunea sortzeko
Web osoa euskaraz egiteagatik kostuaren %60a. Gehienez 600 euro.
Hasierako orria euskaraz eta gainontzekoa euskaraz eta beste hizkuntza batean sortzearren kostuaren %50a. Gehienez 500 euro.
Web osoa euskaraz eta gazteleraz egiteagatik kostuaren %25. Gehienez 250 euro.


Programa informatikoak euskaraz jartzeko
Kostuaren %100a. Gehienez 600 euro.


Euskaraz publizitatea egiteko
Euskaraz egiteagatik kostuaren %60a. Gehinez 600 €.
Euskaraz eta gaztelaniaz euskara lehenetsita (tokia, neurria, ...) eginez gero, kostuaren %50a. Gehienez 500 €.
Euskaraz eta gazteleraz egiteagatik kostuaren %20a. Gehienez 200 €.


Kanpoko errotulua euskaraz jartzeagatik
Euskaraz jartzeagatik %50a. Gehienez, 360 euro.
Euskaraz eta gazteleraz jartzeagatik, kostuaren %20a. Gehienez 100 euro.


Poltsak, kartazalak, bisita txartelak... euskaratzeko
Euskaraz jartzeagatik kostuaren %60a. Gehienez 360 euro.
Euskaraz eta gazteleraz jartzeagatik kostuaren %20a. Gehienez 120 euro.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut