Berriak Maiatzaren 25ean izango da “Gu ere bertsotan” egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdia Baztartxon

Maiatzaren 25ean izango da “Gu ere bertsotan” egitasmoaren ikasturte amaierako jaialdia Baztartxon

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

20160516093702 "Gu ere bertsotan" proiektuak 154 haur eramango ditu Baztartxoko oholtza gainera datorren asteazkenean, maiatzaren 25ean, Baztartxon egingo den jaialdian. Hitzordua 18:00etan izango da eta irekia da. Xabier Munibe Ikastolako eta Floreaga Ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoez gain, bertsolaritzarekin gozatzen duen edonork du joateko aukera. Sarrera doakoa da eta entretenimendua ziurtatua dago. Xabier Munibeko DBH1eko hiru taldek eta Floreaga Ikastetxeko LH5 eta 6ko beste lau taldek hartu dute parte aurtengo ikasturtean "Gu ere bertsotan" egitasmoan. Proiektua duela zortzi urte abiatu zen Udaleko Euskara zerbitzuaren, herriko ikastetxeen eta Gipuzkoako Bertsozale Elkartearen eskutik.
"Gu ere bertsotan" proiektua Udalak finantzatzen du ikasleek bertsolaritzara gerturatzeko xedez modu atseginean eta ludikoan. Hizkuntza, kultura, ahotsa eta trebetasun pertsonalak eta sozialak lantzen dira egitasmoaren bidez.
Proiektua Euskal Herri osoan egiten da eta Gipuzkoan 10.000 gaztetik gora dira parte hartu dutenak.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut