Berriak Eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko Topagunea egingo dute eskualdeko eragileekin

Eskualdeko berrikuntza sozialean eragiteko Topagunea egingo dute eskualdeko eragileekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

iraurgi-berritzen Urberritzen prozesuan ebaluatu diren proiektuen emaitzak aurkeztu, emaitzen inguruko hausnarketa bateratua egin eta berrikuntza sozialaren praktika hobetzeko gakoak identifikatuko dira Topagunean

Iraurgi Berritzenek Urola Erdia eta Beterri eskualdeetan berrikuntza soziala lantzeko Urberritzen proiektua jarri zuen martxan duela hilabete batzuk, Donostia-Beterri eskualdeko udalekin (Beterri) eta Elhuyar Aholkularitzarekin elkarlanean.

Urberritzen egitasmoaren helburu nagusia da Urola Erdia eta Beterri eskualdeetako eragileen berrikuntza sozialerako gaitasuna handitzea eta eragileen arteko artikulazioa hobetzea, etorkizunean eskualdeko erronka sozialei erantzun propioagoak eta egokiagoak eman ahal izateko eta lankidetza-proiektu berriak sortzeko.

Martxoan eta apirilean, Urola Erdian garatzen ari diren sei proiektu berritzaile ebaluatu dira, gizarte-berrikuntzatik zer duten aztertzeko. Ebaluatutako proiektu horiek hautatzerako orduan, proiektuen nolakotasunari erreparatu eta irizpide ezberdinak hartu dira kontuan; Iraurgi Berritzenek edo gizarte-eragileek sustatutakoak izatea; sektore ezberdinei eragiten dietenak, barrura edo kanpora begirakoak, kudeaketa-eredu ezberdinak dituztenak, alor ezberdinak lantzera bideratutakoak eta fase edo garapen-maila desberdinetan daudenak.

Orain, maiatzean, lan-saio edo Topagune bat egingo da ebaluazio horien emaitzen berri eman, eskualdeko berrikuntza sozialaren gaitasunaz jabetu eta etorkizunean, abiatzen ditugun proiektuen bidez sortzen dugun gizarte-, ekonomia- eta ingurumen- inpaktua hobetzeko helburuarekin.

Topagunea datorren asteartean, maiatzaren 17an, egingo da Azkoitiko Elkarguneko Oteiza gelan, 18:00etatik 20:30era.

Topagunera etortzeko interesa duten eragile edo norbanakoek bi bide hauek dituzte izena emateko: 943 02 60 69 telefonora deitzea edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu s helbidera idaztea, maiatzaren 13a baino lehen.

Proiektua ekainean bukatuko da eta ekainaren hasieran Jardunaldi bat egingo da Urberritzen prozesuan ikasitakoa gizartearen eskura jartzeko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut