Berriak 25. Udaberriko Musikaldiak Donostiako Orfeoia ekarriko du Santa Kutz komentura

25. Udaberriko Musikaldiak Donostiako Orfeoia ekarriko du Santa Kutz komentura

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

azala-1 Santa Kutz komentuak 25. Udaberriko Musikaldiari zabalduko dizkio ateak maiatzeko lau larunbatetan. Duela mende laurden, Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez sortu zen jaialdia, Gipuzkoan musika zabaltzeko asmoarekin horretarako interes historikoa eta arkitektonikoa duten tokiak aukeratuz. Ordutik, Santa Kutz komentuan izen handiko musikariak izan dira.

Mende laurdena beteko du aurten jaialdiak eta beraz, edizio berezia da aurtengoa. Azkoitiko Udalak urtero legez autobus zerbitzua jarriko du Santa Kutzera joateko. Autobusa Julio Urkixo kaletik, Eroski aurretik, aterako da 18:00etan, kontzertu guztiak 18:30ean izango baitira.

Larunbat honetan, hilaren 7an, Brillant Magnus Quintet-ek inauguratuko du jaialdia, hiru trompeta, perkusioa eta pianoaz osaturiko bostekoak. Antolatzaileen esanetan, "sonoritate handia eskaintzen du, metalaren distira eta perkusioaren energia batuz organoaren handitasunarekin batera". Pizkunde, Barroko edo Klasizismo garaiko obrek edota Falla eta Albéniz bezalako musikarien eta egungo autoreen lanek osatzen dute taldearen errepertorioa.

Bigarren kontzertuak Donostiako Orfeoia ekarriko du Santa Kutz komentura Sainz Alfaroren zuzendaritzapean. Jakina denez, 1897an sortu zenetik ibilbide dotorea egin du taldeak, eta "hasieratik abesbatza amateurraren espiritua" mantendu arren, munduko orkestra entzutetsuenekin kolaboratu du. "Azken urteetako nazioarteko emanaldietatik nabarmenenak Parisko Philharmonien eta Pleyel aretokoak, eta Tugan Sokhiev maisuaren zuzendaritzapean Tolosako (Frantzia) Kapitolioko Orkestra Nazionalarekin Halle aux Grainsen emandakoak dira".
Maiatzaren 21ean, Cicklus Ensemble izango da Azkoitian Asier Pugak zuzenduta. "XX. Eta XXI. mendeko konpositore eta artista handien amets kontzeptualen miresleak, abangoardiako musika ekoizpena arakatu eta hedatzeko irrika duten hamar artista gaztek" osatzen dute taldea. Azken urteetan Jose Luis Campana edo Isabel Urrutia bezalako musikagile ospetsuekin lan egiteko aukera izan du.

Azken kontzertua Jonathan Mesonero biolin-joleak eskainiko du. “Bere belaunaldiko etorkizun handieneko” musikaria da. Musikenen, Euskal Herriko Goi Mailako Musika ikastegian ohorezko matrikularekin lizentziatua da Keiro Wataya irakaslearekin. Ganbera musikaren esparruan, Arte mis, Casals, Orpheus eta Iturriaga laukoteekin egiten du lan. Baita Natascha Prischepenko, Harmut Rohde edo Heime Müllerrekin ere. 

Ikusi egitaraua

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut