Berriak Udalak 2016-2020 Bizikidetza Plana egiteko prozesua abiatu du

Udalak 2016-2020 Bizikidetza Plana egiteko prozesua abiatu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1788 Udalak 2016-2020 urteetarako Bizikidetza Plana egiteko prozesua abiatu du egungo eszenatokiaren erradiografia erreala egin eta integrazioaren alorrean gauzatu beharreko ekintzak zehazteko.
Ekimena Nekane Larrañaga zinegotziak zuzentzen duen Ongizate sailak sustatu du. "Herri mailan, egina dugu ibilbide bat eta badugu esperientzia. 2009an egindako bizikidetza plan bat ere bai. Baian errealitatea eta beharrak aldatu egin dira. Gaur egun, eskoletan urteak daramatzaten neska-mutilak ditugu eta jatorrizko herrialdeak ere ez dira lehenagoko berdinak. Horregatik garrantzitsua deritzogu eguneratutako diagnostikoa izatea eta bizikidetza hobetzen lagunduko duten ekintzak definitzea".

Ikuspegi-Immigrazioaren Euskal Behatokia arduratuko da "2016-2010 Bizikidetza Planaren Proiektua: ekintzak integrazio alorrean" lanketaz. Atzo azaldu zituzten lan prozesuaren inguruko xehetasunak prentsaurrekoan Ikuspegiren zuzendari Gorka Morenok, Maddalen Epelde ikertzaileak eta Nekane Larrañagak. Halaber, herriko elkarteei eta gizarte eragileei kolaborazioa eskatu zieten. "Ez dugu adituek edo Udalak egindako plana izatea nahi. Parte-hartzailea izatea nahi dugu bai diagnostikoa egiterakoan eta baita ekintzak definitzerakoan ere. Bertako elkarteekin bilduko gara eta beraz, amaitutakoan ez dugu plana aurkezten lanik izango. Parte hartu dutenek aurrez ezagutuko dute plana. Horretarako garrantzitsuak dira elkarteen konplizitatea eta laguntza", esan zuen Ikuspegiren zuzendariak.

Atzo bertan komunikabideei ekimena aurkeztu ostean, herriko elkarteekin elkartu ziren gaia jorratzeko eta lehenengo hartu-emana izateko. Arduradunek aurreikusten dute plana egiteko hiru bat hilabete beharko dituztela.

bilera
Egoeraren kudeaketa
Ikuspegiko adituen arabera, egoera aldatu egin da azken urte hauetan. "Lehen etorkin asko iristen zen eta gutxi zeuden bertan. Orain, asko daude bertan eta gutxi iristen dira". Edonola ere, "garbi izan behar dugu premisa hau: ez dira joango. Krisiarengatik gutxi joan dira. Beraz, hobetoago edo okerrago baina hau da kudeatu beharreko egoera. Kontua ez da pentsatzea gaizki portatzen bagara beraiekin alde egingo dutela".
"Lehen –gaineratu zuen Morenok- Udalen ardura izaten zen nola egin harrera, nola lagundu iristen zirenean. Orain, beste heldutasun fase batean gaude eta horrek integrazio kolektiboa lantzea eskatzen du". Bere hitzetan, jemen jaiotako etorkinen seme-alabak daude eta beraz, "immigrazio plana" ere motz geratzen da, haratago joan beharra dago eta "bizikidetza eta integrazioa" jorratu.
Azkoitian 961 etorkin daude gaur egun eta jatorriari dagokionez hiru multzo nagusitzen dira: marokoarrak, pakistandarrak eta aljeriarrak.

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut