Berriak Euskara ikasteko diru-laguntzak

Euskara ikasteko diru-laguntzak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Zabalik dago jada euskara ikasteko diru-laguntzen eskaera epea. Modu honetara, Udalak euskaraz komunikatu ahal izateko egiten ari diren ikasleen esfortzua txalotu nahi du laguntza emanez.
Euskaltegietan edota barnetegietan dabiltzan ikasleek egin dezakete eskaera eta baita ikastaro trinkoak burutzen ari diren edota autoikaskuntza bidez ikasten ari direnek ere.
Eskaerak egiteko epea irailaren 30ean amaituko da.
Laguntza eskuratzeko ezinbestekoa da Azkoitian erroldatuta egotea behintzat ikastaroak irauten duen bitartean, 16 urte beteta izatea eta gutxienez %85eko asistentzia izatea ohiko ikastaro edo bestelako modalitateetan, ikastaroa gainditzearekin batera.

Kopuruei dagokienez, euskaltegian neguan eta udan ikastaroak egin eta gainditzen dituztenei matrikularen %75a bueltatuko zaie, gehienera ere diru-laguntza 350 eurokoa izanik. Ikastaro trinko, autoikaskuntza edo internet bidezko ikastaroak egindakoei matrikularen %70a emango zaie. Kasu honetan ere, gehienez 350 euro jasoko ditu onuradunak.
Barnetegietako ikasleei matrikula, jatordu eta egoitzako gastuen %70 ordainduko zaie, beti ere, 1.050 euroko mugarekin.
UEU, UPV/EHU eta HIK HASIren Uda Ikastarotako diru-laguntzak
UEU, UPV/EHU eta HIK HASIK antolaturiko uda ikastaroetarako ere laguntzak bideratu dira. Udalak, kasu honetan, matrikularen kostuaren %75a ordainduko die ikasleei, langabetuei, 14.000 eurotik beherako errenta duten pertsonei edota erretiratu edo pentsiodunei. Langileei kostuaren %25a emango zaie. Edonola ere, laguntza ez da 150 eurotik gorakoa izango.
Euskara sustatzeko ohiko aktibitateetarako diru-laguntzak
Laguntzak eska daitezke euskaraz gauzatzen diren urteko jarduera edo proiektuetarako eta baita euskararen normalizazioan eragiten duten aktibitateetarako ere. Kasu honetan, laguntzak eskatzeko epea ekainaren 30era artekoa da.
Interesatuek Udaleko Erregistro Orokorrean aurkeztu beharko dute eskaera.
Ikusi GAOko iragarkia
Ikusi oinarriak
Deskargatu eskaera orria

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut