Berriak Iraurgi Berritzenek Urola Erdiko enpresei 4.0 Industriren teknologia ezagutarazi die

Iraurgi Berritzenek Urola Erdiko enpresei 4.0 Industriren teknologia ezagutarazi die

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Barnetegi Teknologiko Industria 4.0 4.0 Industria terminoak esan nahi du elektronika, informazio eta komunikazio teknologiak (EIKT) produkzio prozesuetan integratzea, prozesu horiek adimenez hornitzeko eta, bide horretatik, produktibitatea hobetu eta produktu berri lehiakorragoak eskaintzeko. Horrela Iraurgi Berritzenek 4.0 Industrian egindako apustua sendotzen ari da, 2016an lantzen ari diren lan lerro desberdinen bitartez.

Duela hilabete eskas jardunaldi bat antolatu zen Gehikuntza bidezko Fabrikazioak eta konkretuki 3D Pinting-ak enpresei ekar diezazkien aukeren inguruan, beren lehiakortasuna hobetzeko eta merkatu dibertsifikaziorako. Oraingoan 4.0 Industriaren ildotik Barnetegi Teknologiko bat antolatu da, bertan parte hartu duten hogei enpresek baino gehiagok termino honek bere barne hartzen dituen teknologiak zuzenean ezagutzeko aukera izan dutelarik.
Jardunaldiak apirilak 25 eta 26an izan dira Azpeitiko Hotel Loiolan, bertan "learn by doing" metodologia aplikatu dutelarik. Honen bidez bertaratuek aukeratutako gaiari buruzko prestakuntza jasotzen dute, eta ondoren, gaia taldean lantzen da irakasle adituen aholkularitzarekin. Kasu honetan 4.0 Industriak bere barne hartzen dituen ondorengo teknologiak landu dira: Errealitate Birtuala, Ikuspen Artifiziala, Zibersegurtasuna, Gehikuntza bidezko Fabrikazioa, Big Data, Elkarlaneko Robotika et Cloud Computing. Hemen egindako lanak abiapuntua izan behar luke parte hartu duten enpresek beren organizazioaren barnean teknologia hauek sustatzeko, horretarako Iraurgi Berritzenen laguntza izango dutelarik.
Barnetegi Teknologiko hau Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila, SPRI eta Iraurgi Berrritzenen alrteko lankidetzari esker ospatu da. Azkenik, barnetegi hauetatik haratago, Iraurgi Berritzenek, SPRIren zein Gipuzkoako Foru Aldundiaren 4.0 Industriaren inguruko laguntzen inkorporazioa eta inplantazioa ahalbidetuko duten Programa ezberdinei buruzko aholkularitza eskaintzen du.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut