Berriak Floreagako eta Xabier Munibeko ikasleak, udal ordezkari

Floreagako eta Xabier Munibeko ikasleak, udal ordezkari

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udal Entzunaldia Eskolako Agenda 21 egitasmoan parte hartzen duten gazteak udaletxean izan dira Javier Zubizarreta alkateari ikasturtean zehar landutako gaiaren berri eman eta proposamenak aurkezten. Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako ikasleek hartu dute parte urteroko bilkura berezi honetan.
Agenda 21en baitan, aurten, elikadura jasangarria landu dute hainbat alderditan sakonduz: elikagai osasungarriak, ekologikoak, litxarreriak eta janari industrialak jateko ohitura, fruta jatearen garrantzia, elikagaiekin sortzen diren hondakinak, herriko baratza parkea, erleek sufritzen ari diren egoera, Asiako liztorra...

Egindako azterketa eta galdetegien ondorioz, konpromiso batzuk hartu dituzte. Besteak beste: fruta eta barazki gehiago jatea, eskolara ondo gosalduta joatea, kosta egingo zaiela onartu badute ere goxoki gutxiago jan behar dutela jabetu dira, bildukiak lurrera ez botatzea, Asiako liztorrak egindako habia ikusiz gero abisua ematea eta beraien inguruan ikasi dutena zabaltzea.
Udaleko ordezkariek ere badute lana egindako proposamen eta eskaerei erantzuten. Hona hemen eskaera batzuk: kalean dauden zakarrontzien kopurua hainbat lekutan ugaritzea (Balda goian, Zazpi frontoietan, musika eskola inguruan), kolore edo irudiekin ongi adieraztea bakoitzera bota beharrekoa bereizteko eta errefusa jasotzen duenak zigarrokinak itzaltzeko egitura izatea.
"Birziklatzearen eta berrerabileraren inguruan, etengabe kanpainak egiten jarraitzeko beharra ikusi dute, herritar guztietara iristeko. Eta elikagai soberakinak zaborretara ez botatzeko aprobetxatzeko moduak aurkitzea, bai etxeetan, bai taberna eta jatetxeetan ere. Udaleko sare sozialen erabilera sustatzea ere eskatu dute. Eta baserritarren beharrak eta eskaerei aurre egitea", esan dute Eskola Agendako arduradunek.
Javier Zubizarreta, Azkoitiko alkateak, gazteek egindako aldarrikapen guztiei erantzuna emateko konpromisoa hartu du. Horietako asko benetan interesgarriak direla esan du, herriko zereginetan kontuan izatekoak. Aldi berean gazteen erantzukizuna ere eskatu du, litxarrerien hondakinaak lurrean amaitu ez dezaten. 

 

IMG 1593

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut