Berriak Maiatzaren 5ean zabalduko ditu ateak aurtengo Garagardo Azokak Goenatxo omenduz

Maiatzaren 5ean zabalduko ditu ateak aurtengo Garagardo Azokak Goenatxo omenduz

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1719 Maiatzaren 5ean emango zaio hasiera aurtengo Garagardo Azokari eta bi asteburutan izango da garagardoaren bueltan sortzen den festaz gozatzeko aukera. Atzo arratsaldean aurkeztu zuten aurtengo edizioa Iraurgi Sasikaboiko eta Anaitasunako presidenteek, Maier Lizasok eta Pedro Urdapilletak, hurrenez hurren, Angel Martin Azkoitiko Kirol zinegotziarekin batera.
"Iazko arrakasta ikusita, aurten ere bi taldeok batera antolatzea pentsatu dugu", esan zuten arduradunek. Bigarren urtea da ISBk eta Anaitasunak bat egiten dutela ekimena aurrera ateratzeko eta nobedade azpimarragarririk ez dagoela esan arren antolatzaileek, urtez urte ahalegintzen dira gauzak hobetzen. "Iaz esaterako, otartekoak eta kañak jarri genituen, pitxerra baino ekonomikoagoa izatearren".
Edonola ere, ehun ba lagunek egiten dute lan boluntarioki azoka egunetan eta antolatzaileek bai Udalari eta bai gurasoei eskerrak eman nahi izan zizkieten.

Urtero bezala, aurten ere Garagardo Azokaren bueltan egitarau zabala antolatu da.
Lehenengo egunean, maiatzaren 5ean, Goenatxo omenduko dute, "ondo merezita" daukalako. Lehenengo asteburuan, maiatzaren 6an, bertsolariek eta trikitilariek girotuko dute azoka eta 7rako, mus txapelketa eta DJ Elortxaren emanaldia antolatu dituzte.
Maiatzaren 10ean eta 12an hitzaldiak izango dira. Jexux Mari Mujikak "Kirola, gizalegerako bide" izenburupean, irabaztearen garrantzia erlatibizatuko du. Hilaren 12ko kirol tertulian, berriz, Gaizka Garitano, Aitor Zulaika, Igor Quindus eta Iker Bueno izango dira gonbidatuak.
Hilaren 14an, DJ Xabifest-ek emango dio amaiera azokari. Egun horretarako, Udalak "Bubble Soccer" izenarekin ezagutzen den haur jolasak antolatu ditu.

 

garagardo -azoka

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut