Berriak Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek saneamendu eta horniketa sareak berritzea adostu dute San Martinen eta Inazio Iriarten

Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek saneamendu eta horniketa sareak berritzea adostu dute San Martinen eta Inazio Iriarten

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Azkoitiko Udalak bideratuta ditu San Martingo eta Inazio Iriarteko saneamendu eta horniketa sareak berritzeko gauzatuko diren bi proiektuak. San Martinen, Rikardo Otaño, Ama Josefa eta Jose Egino kaleetan egingo dira lanak. Obrak 403.392 (BEZa barne) euro kostako dira eta Udaletxea eta Gipuzkoako Urak arduratuko dira finantziazioaz.
Gipuzkoako Urak S.A. arduratuko da obrak lizitatzeaz, esleitzeaz eta zuzentzeaz. Aste honetan bertan aterako ditu lizitaziora San Martinen egingo diren lanak eta datorren astean gauza bera egingo du Inazio Iriarteko 9 eta 23 zenbakien artean egingo diren obrekin.
Inazio Iriarteko esku-hartzearen aurrekongua 226.801eurokoa da. Gipuzkoako Urak-ek jarriko ditu 101.757 euro eta gainerakoa udaletxeak ordainduko du. Rikardo Otaño, Ama Josefa eta Jose Egino kaleetako lanei dagokienez, kostua 176.591 eurokoa da. Horietatik Gipuzkoako Urak-ek 84.943 euro ipiniko ditu eta Udalak beste 94.632 euro.

Gipuzkoako Urak-ek burutuko dituen lanen helburu nagusietako bat da hondakin-uren eta euri-uren sareak banatzea, orain bateratuta baitaude. Obrei esker, matxurak murriztuko dira, ur galerak saihestu eta usain txarrak eta filtrazioak minimizatu.
Rikardo Otaño, Ama Josefa eta Jose Egino kaleetan 567 metro lineal hoditeria berrituko da eta beste 700 metro Inazio Iriarten.
Gainera, Gipuzkoako Urak-ek egin beharreko lanak aprobetxatuz, ur azpiegiturak berritzeaz gain, Inazio Iriarteko asfaltoa eta Rikardo Otaño, Ama Josefa eta Jose Egino kaleetako espaloiak konponduko dira.

 

Elkarlan hitzarmena
Bi aldeek, Udalak eta Gipuzkoako Urak-ek alegia, elkarlanerako hitzarmena sinatuko dute bakoitzaren erantzukizunak zehaztuz. Gipuzkoako Urak-ek hamar urtetan Azkoitian hobekuntzetan 1.291.980 euro (BEZa barne) inbertitzeko konpromisoa du. Hala adostu zen Gipuzkoako Urak-ek Azkoitiko uraren ziklo integralaren kudeaketa bere gain hartu zuenean. Urtero Udalarekin inbertsio plana adosten du. Testuinguru horretan sinatuko da oraingo hitzarmena. Gipuzkoako Urak-ek egin beharreko lanak urbanizazio proiektu zabalago batean txertatzen direnez, erakunde bakoitzak bere kontura lanak lizitaziora atera beharrean, horretaz Kontsortzioa arduratzea adostu dute prozesuak eta lanak optimizatzeko eta azkartzeko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut