Berriak Azkoitia "musikatuko" dute bertako eta kanpoko musikariek maiatzaren 6an eta 7an

Azkoitia "musikatuko" dute bertako eta kanpoko musikariek maiatzaren 6an eta 7an

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

emusik Donostia 2016ren baitan antolatu den EMUSIK jaialdiaren egoitza izango da Azkoitia maiatzaren 6an eta 7an. Bizkargi Musika Eskolako musikariek eta Kataluniatik eta Alemaniatik datozen taldeek elkarlanean bi emanaldi eskainiko dituzte herrian entzuleen gozamenerako. Gaur egin dute aurkezpena Donostiako Musika eta Dantza eskolako zuzendari Mikel Matek, Bizkargi Musika Eskolako zuzendari Mari Jose Arregik eta Sonia Vázquez Kultura zinegotziak.

Ekimenak Donostia 2016 proiektuaren zati bat bederen herriratzeko aukera ematen du, bertako eta atzerriko musikariak hartu-emanean jartzeaz gain. Izan ere, Azkoitian eskainiko diren kontzertuez gain, Azkoitiko Musika Eskolako ikasleek Donostiako Illunben egingo den inaugurazio ofizialean ere parte hartuko dute. 9.000 musikari elkartuko dira, erdiak atzerritarrak. Guztiek batera hainbat obra interpretatuko dituzte. Festa erraldoia izango da, kanpoko 128 Musika Eskola eta bertako beste 63 zentro elkartuko baititu.

Azkoitiko Musika Eskolari dagokionez, musikariak gogotik ari dira lanean, EMUSIK-en bertako 200 lagun inguruk hartuko baitute parte. Donostian inaugurazio ofiziala egin ostean, Azkoitira etorriko dira Alemaniako lau talde eta Kataluniako bat.

Maiatzaren 6an, ostirala, arratsaldeko 18:45ean izango da kontzertua. Aurretik, kalejiran udaletxera joango dira taldeak eta udaletxean harrera egingo zaie. Emanaldiari dagokionez, Kataluniako Mora dÉbre eskolako gazteen orkestrak eta Alemaniako beste bi abesbatzek hartuko dute parte: Kammerchor Elze eta Christophoruschor Elze abesbatzek alegia.

Maiatzaren 7an egingo duten bezala, kontzertuari hasiera Europako ereserkia joaz emango diote 1145ean. 7an, Alemaniako Ensemble Allegranza soka taldea eta Jugendorchester Grünstadt orquestra izango dira eszenatokian. Bizkargi Musika Eskolako klarinete eta saxofoi taldeak eta biolin taldeak lehenengo emanaldian arituko dira eta Gazte Orkestra, txistulariak eta trikitilariak bigarren saioan.

Gozatzeko emanaldiak izango dira. Antolatzaileen esanetan, eguraldi txarra egiten badu, Baztartxo Antzokian izango dira kontzertuak.

Musika Eskolen Europako Jaialdiaren 12. edizioa

Mikel Matek kontatu duenez, Euskal Herriko Musika Eskolen elkarteak proposatu zuen Musika Eskolen Europako Jaialdiaren 12. edizioa Donostian ospatzea, kultura hiriburu izendatua izaten bazen. “Eta Donostia kultura hiriburu izendatu zutenez, aurrez egingo genuela esandako guztia egitea tokatu zaigu”. 

Egitaraua ikusi

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut