Berriak Udalak Gobernantza eta Zuzentasun Instituzionalaren Plana abiatu du

Udalak Gobernantza eta Zuzentasun Instituzionalaren Plana abiatu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1567 Azkoitiko Udalak 2016-2019 legealdirako abiatu duen Gobernantza eta Zuzentasun Instituzionalaren Plana aurkeztu du gaur goizean. Udalak Globernance-Gobernantza Demokratikoaren Institutuarekin laguntza du herritarrek hautatu dituzten kargu publikoak gobernantza onaren irizpideen pean gauzatu ahal izateko.
Javier Zubizarreta alkateak eta Globernancen idazkari eta UPV/EHUko katedraduna den Juanjo Álvarezek elkarrekin eman dute ezagutzera lan plangintza, mahaikide zituztela Nekane Larrañaga zinegotzia eta Globernancen partaidetzan aditu den Mikel Cabello. Plangintzaren helburua da Azkoitirako gobernantza onaren sistema eraikitzea "zerbitzu publikoen –esan du Zubizarretak- kudeaketa eraginkorra gauzatuz, Gobernu Irekia eraikiz, gardentasuna eta herri partaidetza bermatuko duena, eta zuzentasun instituzionalaren eredua jarraituko duena kode etiko batean oinarrituz". Zuzentasun instituzionalari dagokionez, bideari ekiteko, Udal Gobernuak konpromisoa hartu du kode etiko baten onarpena proposatzeko. "Halaber, ildo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolaturiko "Gobernantzaren erronka berriak Gipuzkoarako" jardunaldian hartuko dugu parte apirilaren 29an eta bertan zuzentasun instituzionalaren sistema ezagutaraziko da eta baita jokabide etikoaren tokiko ebaluaketa sistemaren aurrerapen bat ere, "Basque Score Card" izenarekin aurkeztuko dena, hain zuzen.
Herri partaidetzaren inguruan, Zubizarretak gogorarazi du Azkoitiak ez dela hutsetik abiatuko. 2004an herritarren partaidetzaren udal araudia onartu zenetik hainbat parte-hartze prozesu gauzatu dira herrian. Esaterako, Elkargunekoa (2004), bizikidetzaren ingurukoa (2008), Azkoitia-Zumarraga errepidearen proiektuari buruzkoa (2009-2010), aurrekontu parte-hartzaileena (2013 eta 2014), hondakinen inguruko kontsulta (2015) edota legealdi honetan merkatariekin martxan jarritako partaidetza plana.
Juanjo Álvarezek eman ditu Azkoitian herri-partaidetza sendotzeko eta jokabide etikoaren ebaluaketa sistema gertutik ezagutu ahal izateko gauzatuko den ekintza planaren inguruko xehetasunak.
Horizonte gisa 2016a hartuta, lana aurtengo urterako hiru fasetan banatu da. Lehenengoa uda aurretik egingo da eta beste biak, uda ostean.
Parte-hartze prozesuen identifikazioa 
Lehenengo urratsa Azkoitian emandako partaidetza prozesuak identifikatzea eta ebaluatzea izango da Udaletxean esparru horretan ardura duten guztiekin. Prozesuetan emandako praktikak, partaidetza organoak eta egonj daitezkeen espazio partizipatiboak identifikatuko dira.
2004an onarturiko udal araudiaren berrikuspena
"Beste helburu bat izango da –azaldu du Álvarezek- denon artean ezagutzea zeintzuk diren jokoaren arauak. Azkoitia ez da irla bat. Araudi aitzindaria du alor honetan baina gainerako erakundeak ere euren araudi propioa lantzen joan dira eta seguruenik udalak duenari eragingo diote neurri handiagoan edo txikiagoan. Horregatik, Azkoitiko araudia berrikusi eta eguneratu egingo dugu".

Formakuntza saioak

Uda ondoren, eta bigarren fasean, formakuntza saioak eskainiko zaizkie udal arduradunei zer erabaki eta zer mailatan hartuko diren herri partaidetzaren laguntzarekin erabakitzeko giltzarriak izan ditzaten.

Prozesuen definizioa

Hirugarren fasea izango da definitzeko zer erabaki publiko ireki daitezkeen legealdian zehar herri partaidetzara.

Jokabide etiko propioaren ebaluaketa

Aipatu hiru faseekin paraleloki, "jokabide etikoaren ebaluaketaren bidea zabalduko dugu. Horretarako, EUDELek esperientzia pilotu gisa hainbat udalerritan ezarritako sistema azalduko dugu", esan du Álvarezek.

IMG 1557

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut