Berriak Urola Ikastolak LHko eskaintza zabalduko du mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko ziklo berriarekin

Urola Ikastolak LHko eskaintza zabalduko du mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko ziklo berriarekin

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1466 Urola Ikastolak Lanbide Heziketako formakuntza zikloen eskaintza zabalduko du 2016-17 ikasturtean. "Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikaria" titulua eskuratzeko ikasketak egin ahal izango dira irailetik aurrera.
Gaur aurkeztu dute erdi mailako ziklo berria Urola Ikastolan Nekane Larrañaga Hezkuntza zinegotziak, Javier Zubizarreta alkateak, Iraurgi Berritzenen zuzendari Begoña Beobidek eta zentroko zuzendari Alberto Izagirrek. Agenda kontuak tarteko, ezin izan du bertaratu Eneko Etxeberria Azpeitiko alkateak eta Zubizarretak aipamena egin dio ziklo hau martxan jartzeko Urola Ikastolak eta bi udalek egin dutelako lan, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean. Aukera aprobetxatu dute instalazioak bisitatu eta esku artean dituzten proiektuez mintzatzeko.

"Beti –esan du alkateak- aldarrikatu dugu formakuntza dela langabeziaren bataila irabazteko erraminta eraginkorrena eta horregatik deritzogu garrantzitsua Urola Ikastolaren eskaintza zabaltzea egungo lan merkatura egokituz".

Ziklo berria martxan jartzeko ezinbestekoa izan da Iraurgi Berritzenen lankidetza, proiektuaren bideragarritasuna aztertzeko. "2012an hausnarketa prozesu sakon bat egin zen eta bertan parte hartu zuten ikastetxeak, enpresak, zentro teknologikoak... eta ikusi genuen tendentziei zegokienez, lehenengo posizioetan agertzen zela mendekotasunaren inguruan formazio beharra", esan du Beobidek.  Behin beharra detektatuta, bultzada eman nahi izan diote eta Eusko Jaurlaritzaren aldetik baiezkoa apirilean jaso dute.

Titulazio berri honetarako plaza kopurua 15 eta 25 bitartekoa da. Duela gutxira arte, mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzan ikasketa gabeko pertsonek egin izan dute lan. Lege aldaketarekin, ordea, titulu ofiziala eskatzen hasi dira osasun edo geriatria zentroetan.
"Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko teknikari" titulua eskuratzen dutenek gaitasun akreditazioa dute osasun arreta emateko erakundeetan, etxez-etxeko laguntza zerbitzuan edo telefono bidezko arreta zerbitzuan lan egiteko. Autonomoak ez diren pertsonak zaintzeko beharrezkoak diren gaitasun eta ezagutzak eskuratzeko aukera ematen du zikloak. "Gizartea zahartzen doa eta emakumearen laneratzeak etxeetako egoera aldatu egin du. Mendekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko profesionalak behar dira eta eskaintza honek Urola Ikastola eta bailara indartzen ditu", esan du Zubizarretak.

Alberto Izagirrek azaldu du 2000 orduko zikloa dela eta oraindik matrikula epeak jakinarazi ez diren arren, maiatzaren erdialdean izango dela aurre-matrikula eta uztailean, matrikula. "Gure erronka -esan du ikastolaren zuzendariak- da Lanbide Heziketako kalitatezko zerbitzua ematea. Hau da urrats bat. Udalak buru-belarri ari dira lanean eta gu laguntzeko prest gaude eta gure indar guztiak jartzeko desiatzen.

Ate irekiak Urola Ikastolan

Urola Ikastolan Ate Irekiak egingo dituzte apirilaren 30ean, 10:00etatik 12:00etara eta maiatzaren 5ean, 18:00etatik 20:00etara. Zentroaren eskaintza hurbiletik ezagutzeko parada izango da. 

IMG 1405

IMG 1412

IMG 1421

IMG 1440

IMG 1451

IMG 1487

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut