Berriak Roy Loney-ren kontzertua Azkoitian Señor No donostiar bandarekin eta Los Bracco hasierako gonbidatu gisa duela

Roy Loney-ren kontzertua Azkoitian Señor No donostiar bandarekin eta Los Bracco hasierako gonbidatu gisa duela

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

loney 50x35 color 3 Roy Loney beteranoak berriro eszenatokia partekatuko du Señor No taldearekin. Oraingoan Azkoitiko Elkargunean. Antolatzaileen esanetan, "Donostiako mutilek The Flamin' Groovies taldearen rock-and-roll klasikoak joko dituzte, Loneyren gidaritzapean. Izan ere, zer hobe zale porrokatu batzuk baino erabateko sinesgarritasuna islatzen jarraitzen duen 60 urtetik gorako mito bati laguntzeko?". Diotenez, "larrua utziko dute The Flamin' Groovies taldearen garairik puristenetako doinuak publikoari helarazteko, izarrak inoiz baino gehiago distiratu dezan".
Hasierako gonbidatu gisa Los Bracco taldeak joko du. 2013an Donostiako Gros auzoan sortua, "abesti dantzagarri, zuzen eta gogoratzeko errazak jotzen ditu". "Bendita esquizofrenia", bere lehenengo lanaren aurkezpenean murgilduta dabil taldea. Hitzordua apirilaren 22an Elkargunean izango da, 22:00etan. Sarrerak kontzertu aurretik Elkarguneko sarreran eskuratu ahalko dira. Prezioa: 7 euro.
Emanaldia Gaztemaniak programaren baitan sartzen da, Foru Aldundiak eta Gipuzkoako udalek elkarlanean gauzatzen duten egitasmoaren baitan, alegia.

GAZTEMANIAK-kartela-AZKOITIA2

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut