Berriak Urola Ikastolara elkartrukean etorritako ikasle italiarrei harrera egin die alkateak

Urola Ikastolara elkartrukean etorritako ikasle italiarrei harrera egin die alkateak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1397 Urola Ikastolak Italiako Padua hiriko Maria Auxiliadora ikastetxe salesiarrarekin duen elkartruke hitzarmena tarteko, atzo arratsaldean udaletxean bisitan izan zen hango ikasle talde bat. Javier Zubizarreta alkateak egin zien harrera, Ana Azkoitia eta Nekane Larrañaga zinegotziekin batera.
Atsegina bisita, liburu bat ere oparitu zioten alkateari. 40 laguneko taldea osatzen dute eta erdiak Azpeitian daude. Egun hauetan, udaletxea ez ezik, Guggenheim Museoa, Eusko Legebiltzarra, Eureka Zientzia Museoa edota Galarretako frontoia bisitatuko dituzte. "Herrien Europa" elkartruke programaren baitan etorri dira italiarrak, aurretik hara joateko pagotxa izan baitzuten Urola Ikastolako ikasleek. Urteak daramatzate ekimenarekin eta Paduako zentroarekin ez ezik, Europako beste hainbat ikastetxerekin ere hitzarmenak dituzte antzerako esperientziak bizi ahal izateko.

italiarren bisita

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.09.23
    II. Lasterketa solidarioa, Ttipi Ttapa emakume korrikalarien elkarteak antolatuta
  • 2017.09.29 | 22.00
    Zine karteldegia: "The Other Side of Hope". Zine forum

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut