Berriak Arturo Garate udal arkitektoa EITBko Faktoria saioan

Arturo Garate udal arkitektoa EITBko Faktoria saioan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

aizkibel Arturo Garate udal arkitektoa gonbidatu dute gaur EITBko Faktoria saiora. Aizkibel Liburutegiari buruz mintzatu da. Alemaniako AD arkitektura aldizkariak munduko 10 liburutegi ederrenen zerrendan sartu baitu Juan Beldarrain arkitektoaren obra hau. 

Garatek solasaldian gogoratu duen moduan, gaur egun Aizkibel Liburutegia kokatzen den eraikina Urola bailara zeharkatzen zuen trenbide sareko geltokia izan zen. Behin trenbdiea desagertuta,  "instalazioa osatzen zuten elementuen erabilera aldatzen joan zen, liburutegia txertatuz". Hala ere, aurreko erabileraren nortasuna mantentzearen aldeko apustua egin zen eta horregatik hartu zuen tokiak "Trenbidearen Zumardia" izena. Eraikinak irisgarritasun arazoak zituen ez baitzuen igogailurik eta Udalak ideia lehiaketa bat atera zuen proposamen ezberdinak jaso eta soluzioak jartzeko. Proposamen bakarrak jasotzen zuen eraikinaren irisgarritasun arazoei irtenbidea kanpoaldetik emateko konponbidea", alegia Juan Beldarrain Santos arkitektoaren proposamenak eta hura gauzatu zen.

Azken egun hauetan Beldarrainen obra entzutetsu egin da, hain justu, AD aldizkariaren eskutik aitortza jaso duelako. "Beldarrainek esan didanez, Beldarrain estudioak hainbat aldizkaritara bidaltzen ditu egikarituriko lanen argazkia eta informazioa, publikatu nahiko balute ere. Gaur egun, aldizkarietako informazioa erabat sarean dagoela aipatu dit Juanek, eta informazio horren hedapena webaren bitartez izaten dela. Kasu honetan, Getafeko Carlos III Unibertsitateko liburutegiaren proiektua bidali omen zuen eta bere harridurarako, Azkoitikoa azaldu da 10 ederrenetan". Garateren iritziz, zerbait berezia edo esanguratsua bilatzen da halakoetan eta Azkoitikoak trenbidearekin duen loturan horixe aurkituko zuten. 

Edonola ere, ez da Aizkibel Liburutegiak jasotzen duen lehen saria. 2007an, Foro Civitas Nova saria jaso zuen "trenbide sarean -dio Garatek- erabilitako trabesak medio". Kasu hartan erabilitako materiala izan zen sariaren arrazoi nagusia.

 

Aizkibel Liburutegiaren inguruko argitalpenen zerrenda:

2016.

Revista digital de arquitectura  “ilikearchitecture.net”. Ampliación de la Biblioteca Municipal Aizkibel, Azkoitia.

http://www.ilikearchitecture.net/2016/01/aizkibel-library-by-estudio-beldarrain

2015

Portal de arquitectura canadiense “Architecture Lab”. Ampliación de la Biblioteca Municipal Aizkibel, Azkoitia.

http://architecturelab.net/aizkibel-library-estudio-beldarrain/

Revista japonesa Hinge Magazine. Ampliación de la Biblioteca Municipal Aizkibel, Azkoitia.

Revista digital “dezzen”. Ampliación de la Biblioteca Municipal Aizkibel, Azkoitia.

http://www.dezeen.com/2015/11/26/aizkibel-library-extension-reclaimed-railway-sleepers-spain-estudio-beldarrain/

Revista digital designboom.  Ampliación de la Biblioteca Municipal Aizkibel, Azkoitia.

http://www.designboom.com/architecture/estudio-beldarrain-azkotia-library-extension-spain-11-23-2015/

Portal de arquitectura Architizer.Ampliación de la Biblioteca Municipal Aizkibel, Azkoitia.

http://architizer.com/projects/municipal-library-extension

Plataforma de arquitectura Archello. Ampliación de la Biblioteca Municipal Aizkibel, Azkoitia.

http://sp.archello.com/en/project/aizkibel-library

2009

Revista Cercha. Revista de los Aparejadores y Arquitectos Técnicos. Nº99 Abril 2009

Ampliación de la Biblioteca Municipal de Azkoitia. Pag 16-26

2008

Revista Arte y Cemento. Nº 10 Mayo 2008.

Biblioteca municipal Aizkibel en Azkoitia, Guipúzcoa. Pag 82-87

Revista Infodomus.  Construcción Sostenible y Eficiencia Energética. Nº 20 Junio

2008 Biblioteca Aizkibel. Ampliación de la biblioteca municipal de Azkoitia. Pag 19-13

Libro REMATERIAL, del desecho a la arquitectura.

Ampliación de la Biblioteca Municipal de Azkoitia. Pag 40-49

2007

Revista Via Construcción. Nº 44 Mayo 2007

Biblioteca Aizkibel, Azkoitia (Guipúzcoa). Pag 104

Periódico Diario Vasco. 1 de Noviembre de 2007.

La Biblioteca, Premio Nacional a la Cultura Arquitectónica y Urbanística Sostenible. Pag 19

Periódico Noticias de Gipuzkoa. 6 de Noviembre 2007.

La ampliación de la biblioteca de Azkoitia, premiada a nivel estatal.

 

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut