Berriak Haur antzerkia: “Mollie Malonen ipuin sinestezinak”

Haur antzerkia: “Mollie Malonen ipuin sinestezinak”

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

32572 06 Txalo Produkzioak ekoizturiko "Mollie Malonen ipuin sinestezinak" antzezlana taularatuko da larunbat honetan, apirilaren 9an, Baztartxo Antzokian. Haurrei zuzenduriko antzezlan hau arratsaldeko 18:00etan izango da eta sarrera lau euro kostako da. Sarrerak lehiatilan bertan eskuratu ahalko dira, antzezlana hasi baino ordubete bat lehenagotik.
Mollie Malone neska oso berezia da eta bere aitonaren erloju-dendara joaten da bere urtebetzean. Ustekabean, abentura zirraragarria biziko du eta lau pertsonaia berezi ezagutuko ditu. Haiekin jolastuz, barre eginez eta hausnartuz konturatuko da zer nolako garrantzitsua den denboraz gozatzea. Istorio magikoa eta dibertigarria.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut