Berriak Ahalduntze ikastaroak, berdintasunaren bidean aurrera egiteko

Ahalduntze ikastaroak, berdintasunaren bidean aurrera egiteko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1334 Gizon eta emakumezkoen arteko berdintasunera iristeko bideak eta baliabideak jartzea du helburu Udalak eta ibilbide horretan, besteak beste, emakumeen topaleku bihurtzen diren ahalduntze ikastaroak antolatu ditu.
Gaur aurkeztu dute ekimena udaletxean Daiteke enpresako Jaione Fraile aholkulariak eta Nekane Larrañaga Berdintasun zinegotziak.
Larrañagak azaldu du berdintasun alorrean lanean ari direla, "emakumeak eguneroko bizitzan aktiboagoak izateko eta parte-hartze tresnak eskaini ahal izateko". Besteak beste, ongizate sailean berdintasun plan sektoriala egin da eta martxan da.

Ikastaroei dagokienez, emakumeen ahalduntzea lantzea dute helburu. Ahalduntzea ingeleseko "empowerment" hitzetik dator eta Beijingen 1995ean egindako Emakumearen Mundu Konferentzian hasi zen jorratzen. Han ekintza plataforma bat sortu zen emakumearen ahalduntzea sustatzeko. Beijingen du jatorria ahalduntzearen kontzeptuak eta emakumearen erabakitzeko eskubidea eta erabaki esparru guztietan partaidetza eta autoritatea hartzen ditu bere baitan.

Hiru ikastaro 

Bide horri jarraituz, Udalak ahalduntze ikastaroak antolatu ohi ditu eta martxan ditu datozenak. Udaberriko eskaintza hiru ikastarok osatzen dute.
Lehenengoa apirilaren 18an hasiko da. Karmele Gurrutxagak "Biodantza eta meditazio aktiboa" ikastaroari ekingo dio. Norbere bizipenetik abiatuta, bihotz eta gorputzeko energietan murgiltzen irakatsiko die partaideei. Ordutegiari dagokionez, 18:00etatik 19:30era izango da astelehenetan. Bederatzi saiok osatuko dute ikastaroa.

Apirilaren 20an hasiko da Pepa Bojóren eskutik "Eraginkortasunez komunikatzen ikastea. Asertibitatea eta gaitasun sozialak" ikastaroa, modu eraginkorragoan komunikatzeko baliabide eta teknikak irakasteko. Guztira 10 saio izango dira eta asteazkenetan emango dira 15:00etatik 16:30era.

Hirugarren ikastaroa maiatzean izango da baina data zehatzik ez da oraindik ezarri. Ianire Estebanez arduratuko da ikastaroaz. "Nik nire bizitza kontrolatzen dut. Neure burua maitatzeko ikastaroa" eskainiko du.
Azken ikastaroa doan izango da. Beste biei dagokinez, bakoitzak 24 euroko prezioa du. Langabetuentzat, berriz, 16 euro.
Izena emateko: 943 080 080 / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

Ikusi egitaraua

ahalduntze ikastaroen  kartela

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut