Berriak Turismoaren goranzko joera argi nabarmendu da Aste Santuan

Turismoaren goranzko joera argi nabarmendu da Aste Santuan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

"Aste Santua datozen hilabeteetarako termometroa izan ohi da eta aurreikuspen onak utzi dizkigu udaberriari eta udari begira", dio Iraurgi Berritzeneko Turismo teknikari Jesus Mujikak. Izan ere, datuak onak dira. Aste Santuko oporraldian Eskualdeko Turismo Bulegotik igaro den bisitari kopuruak %18ko gorakada jasan du iazko urtearekin alderatuz.

Martxoaren 19tik apirilaren 3ra bitartean, 1.558 bisitari baliatu dira Turismo Bulegoaren zerbitzuaz. "Loiola irla bat izateari uzten ari zaionaren zantzua nabarmena da eskualdean eta gero eta gehiago antzematen da Loiolatik pasatzen diren turisten presentzia inguruko herrietan". Halaber, Azkoitiko Aste Santua sona hartzen ari da Mujikaren hitzetan. "Aurten lehenengo aldiz bisitari-turistei Ostiral Santuko prozesioan zuzenean parte hartzeko aukera eskaini zaie esperientzia modura eta Kataluniako bikote batek prozesioan pauso bat emanez parte hartu zuen. Horretaz gain, bisita gidatuetan 46 lagunek hartu dute parte".
Eskualdeari begira, Trenaren Museoak ere sekulako jende andana jaso du marka guztiak hautsiz.

Jatorriari dagokionez, Espainiar estatukoa izan da bisitarien %39a. Euskal Herritik %33 etorri da eta Kataluniatik %9. Atzerritarrak %16 izan dira, turista erlijiosoak nagusiki.

Ostatu eta jatetxeak gustura
Ostegun Santutik Pazko Igandera alojamendu gehienak %100ean bete dira eta guztiz bete ez direnei gutxi falta izan zaie. Jatetxeek ere kanpotarrekin lana ondo egin dutela irizten diote.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK

  • 2017.10.20
    Tonbola, Herrixen Merkatari Elkarteak antolatuta
  • 2017.10.20
    Izarpe Institutuaren ongintzazko Nazioarteko Zientzia eta Espiritualitate Kongresua

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut