Berriak "Helburu profesionalak" lemapean, ikastaroak antolatu ditu Iraurgi Berritzenek apirilerako

"Helburu profesionalak" lemapean, ikastaroak antolatu ditu Iraurgi Berritzenek apirilerako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

iraurgi-berritzen Iraurgi Berritzenek apirilerako "Helburu profesionalak" lemapean bi ikastaro antolatu ditu. Bata, apirilaren 8an (ostirala) izango da Azpeitian, eta bestea berriz,apirilaren 14an, (osteguna) Azkoitian. Ikastaroen helburua: Norbere ibilbide profesionala sortzeko eta garatzeko kontuan izan beharreko hainbat gako ezagutzea. Bakoitzak bere burua ezagutzea eta lanpostua bera ezagutzea, besteak beste. 

Maiatzean "Hautapen probak" izenpean beste bi ikastaro egingo dira. Maiatzaren 20an (ostirala) Azpeitian, eta maiatzaren 26an, (osteguna) Azkoitian. Ikastaro hauen helburua: Hautagaien potentziala aztertu eta ikusi zein neurritan diren egokiak lan postu eta lan giro zehatz baterako. Bertan parte hartzeko interesa izanez gero 943 02 60 69 telefonora deitu daiteke eta Maialen Ituarte-rengatik galdetu. Ikastaroak Azkoitia zein Azpeitiako Enplegu Zentruetan izango dira, honako helbideetan: Azpeitian (Sindikatu Zaharreko 3. Solairua), eta Azkoitian (Bizenta Mogel, 6). Erderaz izango dira, arratsaldeko 15:30ean hasiko dira, 3 orduko iraupena izango dute, eta presentzialak izango dira.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut