Berriak Balda plazatik irtengo da haur danborrada larunbatean 17:30ean

Balda plazatik irtengo da haur danborrada larunbatean 17:30ean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

danborrada Bada aurten berrikuntza bat Umore Ona elkarteak antolatzen duen haur danborradan. Balda plazan izango da irteera. Aurreko urteetan Santa Klaratik irten ohi dira danbor-joleak. Gainera, konpainia batek Ane Larrañagak diseinaturiko jantziak estreinatuko ditu, garai bateko Zalduntxoen janzkeran oinarritutako jantziak, hain zuzen.
Larunbat honetan, apirilaren 2an, arratsaldeko 17:30ean emango zaio hasiera haur danborradari eta ondorengo ibilbidea egingo dute partaideek: Balda plaza – Santa Klarako zubia – Bizkargi kalea – Julio Urkixo – Balda plaza – Kale Nagusia – Plaza Nagusia – frontoia.
Amaitu aurretik, Umore Ona elkartean ogitarteko goxo bat emango zaie haur guztiei.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut