Berriak Pilota joko zaharrez gozatzeko parada, larunbat honetan Azkoitian

Pilota joko zaharrez gozatzeko parada, larunbat honetan Azkoitian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

pilota-aurkezpena “Erregistro aldaketa egin beharrean gaude. Pilotan uste dugu beti paretaren aurka jokatu dela, esker pareta batekin. Baina jokatzeko modu hori oso berria da, XIX. Mendearen bukaerakoa, hain zuzen. Ordura arte, zuzenean jokatzen zen”. Hala dio pilotan aditua den Antton Mendizabal eskultore oiartzuarrak. Eta hain justu, larunbat honetan aintzinako pilota modalitateak berreskuratuko dira Azkoitian, Euskadiko Euskal Pilota Federakundearen eskutik.

Larunbatean, apirilaren 2an, pilotaren hiriburu bihurtuko da Azkoitia. Javier Zubizarreta alkatearen hitzetan, “Azkoitia pilotari handien sehaska dela esan ohi dugu. Orain, eta etorkizunari begira, Azkoitia pilotaren hiriburu, pilotaren bihotza izatea nahi dugu eta saikera horren baitan ulertu behar da pilotaren federakuntzarekin batera ekin diogun bidea”.

Gaur egin dute aurkezpena Azkoitiko udaletxean eta bertan izan dira federakuntzako lehendakari Patxi Jauregirekin batera, Unai Legarreta federakuntzako teknikaria, Antton Mendizabal eskultorea Oiartzungo Udalaren izenean etorri dena eta Javier Zubizarreta alkatea. Pilotariak izan dituzte mahaikide.

Munduko beste herrialdeekin batera

Pilota gustuko dutenentzat ikuskizuna bermatua dago. Jorge Oteiza Frontoietan, Euskadi CIJB-eko (Confederation Internationale du Jeu de Balle) kide ofizial gisa estreinatuko da Valentziaren kontra Jorge Oteiza Frontoietan. Otsailean sartu zen euskal federazioa CIJB-en eta ondorioz, “euskal pelotak munduan merezi duen presentzia eta protagonismoa” izango ditu. Datorren urtean Munduko Txapelketan parte hartuko du Kolonbian, eta 2018an Europakoan, Holandan. Baina asteburu  honetan, bihartik hasita, Amezketan, Azkotian eta Oiartzunen pilota protagonista izango da.

Azkoitian, Euskal Herriko eta Valentziaren arteko saio bikoitza egongo da larunbatean. Goizez, 12:00etatik aurrera, Azkoitiko Jorge Oteiza frontoietan, Llargues modalitatea izango da ikusgai. Espezialitate hori hemen jokatzen den errebotearen antzekoa da. 13:00ean, neskak one-wallean arituko dira. Joko mota hori esku-pilota bezalakoa da, baina ez dago ezker pareta eta frontisak ez dauka txaparik.

Arratsaldez, 19:30ean, Nazioarteko Modalitatea izango da protagonista, Bote Luzearen antzeko jokoa, alegia. Eta 20:30ean, Nafarroako pilotariek erakustaldia eskainiko dute bai pasakaz, baita eskuz ere, bikote mistoak osatuz.

Prentsa oharra

Euskal Selekzioa -Valentzia. Parte hartuko duten pilotarien zerrenda

Euskal Selekzioa - Valentzia 1

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu

AGENDAN DATOZENAK


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut