Berriak Eraikinen Ikuskaritza Teknikoari buruzko hitzaldia, apirilaren 7an Elkargunean

Eraikinen Ikuskaritza Teknikoari buruzko hitzaldia, apirilaren 7an Elkargunean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko (EHAEO) Gipuzkoako ordezkaritzak eraikinen mantenu eta prebentzioa eta Eraikuntzen Ikuskaritza Teknikoaren (EIT) garrantziari buruzko hitzaldia emango du Azkoitian, datorren apirilaren 7an (ostegunean) 19:00etan Elkargunean. Judith Ubarrechena arkitektoak eta EHAEOko komunikazio bokalak emango du hitzaldia.

EITa zer den, zeintzuk dauden derrigortuak egitera, legediak gai honen inguruan zer esaten duen eta bizilagun elkarte batek dirua nola aurreztu dezaken eta eraikina egoera onean nola mantendu azalduko du. Bestalde, Azkoitiko bizilagunek gai honen inguruan dituzten zalantzak argituko ditu. Hitzaldia doakoa da eta nahi duen ororentzat dago irekita.
Ekitaldi hau Gipuzkoako EHAEOk eta Azkoitiko Udalak elkarlanean antolatu dute.

Gipuzkoako EHAEO eta EIT
Gipuzkoako Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren helburua da, alde batetik, EITaren informazioa herritarrengana helaraztea, eta bestetik, EITak duen garrantziaz jabetza. Bestalde, legediak gaur egun esaten duenaren berri eman nahi du. Hori horrela, herritarrei laguntza eskaini nahi die gai honen inguruan eta Elkargoaren ateak zabaldu edozein zalantza argitzeko.

 

ikuskaritza hitzaldia

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut