Berriak Euskal Herriko eta Valentziako pilota selekzioak aurrez aurre Azkoitian, apirilaren 2an

Euskal Herriko eta Valentziako pilota selekzioak aurrez aurre Azkoitian, apirilaren 2an

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

EEPF Euskadiko Federakuntzak kide ofizial moduan lortutako CIJB-en (Confederación Internacional du Jeu de Balle) sarrera historikoa bere fruituak ematen ari da. Izan ere, apirilaren 2 eta 3an, Azkoitian eta Oiartzunen, hurrenez hurren, Euskal Herria eta Valentziako selekzioak nor baino nor arituko dira interes handiko norgehiagoka batean. 

Lehenengo egunean, apirilaren 2an, larunbatean, Jorge Oteiza frontoi-gunea izango da egoitza eta egun bat geroago, apirilaren 3an, igandean, lehiaketa Oiartzungo plaza luzera abiatuko da.

Bi herrietan llargues, nazioarteko modalitatea eta nesken one-wall izango dira ikusgai. Hori gutxi izango balitz, atariko moduan, hilaren 1ean, ostiralean, Amezketan, bote luzeko erakustaldi bat eskainiko dute Euskal selekzioko ordezkariek, horiek aste batzuk baitaramatzate aipatutako Euskal Herriko eta Valentzia norgehiagoka prestatzen. 

Hurrengo egunetan, ekitaldi horri buruzko detaile gehiago emango dira ezagutzera, besteak beste, hautatutakoen zerrendak eta jardunaldi eta modalitate bakoitzeko ordutegi zehatzak.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut