Berriak Aste Santu ondoren udako ordutegia izango du Garbiguneak

Aste Santu ondoren udako ordutegia izango du Garbiguneak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Urola Erdiko Mankomunitateak jakinarazi nahi die herritarrei datorren larunbatean, martxoaren 26an, Azkoitiko Garbigunea itxita egongo dela Aste Santuak direla-eta. Aldiz, Azpeitikoa zabalik egongo da.
Halaber, Aste Santu ostean udako ordutegia izango du Garbiguneak. Arratsaldeko ordutegiari eragingo dio aldaketak eta beraz, martxoaren 29tik aurrera 17:00etatik 19:00etara egongo da irekita Garbigunea. Goizeko eta larunbatetako ordutegia bere hortan mantenduko da eta ondorioz astelehenetik ostiralera 9:00etatik 13:00era eta larunbatetan 10:00etatik 13:00era egongo da zabalik.
Bestalde, Urola Erdiko Mankomunitateak gogorarazi du Garbiguneko ordutegia errespetatu egin behar dela eta ordutegiz kanpo ezin dela ezer utzi atarian. Askotan agertu dira hondakinak kanpoan lurrean botata eta jokabide desegoki hauek ez egiteko deia luzatzen die herritarrei.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut