Berriak Aste Santuan bisita gidatuak eskainiko dira Parrokian eta Azkoitiko gune historikoan

Aste Santuan bisita gidatuak eskainiko dira Parrokian eta Azkoitiko gune historikoan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

KARTEL ASTE SANTUA

Asteburu honetan  bertan hasi dira Aste Santuaren bueltan antolatu ohi diren ekintzak. Atzo erramu bedeinkatzea egin zen Herriko Plazan, prozesioa eta meza nagusiaren aurretik. Urtero legez, momenturik hunkigarriena sinestunentzat Ostiral Santu gaueko Hilobirako Prozesio Santua izango da, kaleak kandela argiz piztuko direlarik, Udal Bandak Chopinen martxa jotzen duen bitartean, armatuen kolpeekin batera. 

Ez da Ostiral Santuko prozesio bakarra. Arratsaldean Jesusen Nekaldi eta Heriotzaren Ospakizuna eta prozesioa egingo dira. Biak 1520. urtetik ospatu izan dira. Arratsaldekoa 17:00etan izango da eta gauekoa 21:30ean.
Eszena liturgikoez gain, bisita gidatuak eskainiko dira, Juan Bautista Mendizabal historialariaren eskutik. Ostegun Santu egunean, Parrokia eta Aste Santuko Irudiak ezagutzeko parada izango da eguerdiko 12:30ean eta Ostiral Santu egunean, berriz, Azkoitiko gune historikoaren bisita gidatua egingo da ordu berean. Irteera eliza aurrean izango da. Ikusi egitaraua hemen

KARTEL ASTE SANTUA 16

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut