Berriak AZKOITIA-AZPEITIA KULTURALAK kirola, kultura, musika eta gastronomia uztartuko ditu

AZKOITIA-AZPEITIA KULTURALAK kirola, kultura, musika eta gastronomia uztartuko ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

azkoitia-azpeitia-kulturala Azkoitia Azpeitia maratoi erdiak beste urrats bat eman du aurten eta hamaika hitzordu interesgarri proposatu dizkigu lasterketa iritsi bitartean. Atzo aurkeztu zuten arduradunek, bi udaletako ordezkariak bidelagun, AZKOITIA AZPEITIA KULTURALA. Antolatzaileen hitzetan, ekimen hau "lasterketako historiaren zati bat berreskuratzeko jaio da eta aldi berean, Azkoitia eta Azpeitiko aberastasun kulturala zabaltzeko". Ekitaldiak martxoaren 19tik apirilaren 24ra bitartean luzatuko dira. Hona kirola, kultura eta gastronomia uztartzen dituen egitaraua:

 

Martxoak 19, Monumentuen Bira. Azpeitiko musika bandaren eskutik kontzertu turistikoa. Bandaren 150. Urteurreneko beste ekitaldi bat izanik, Azpeitiko alde zaharreko eraikin edo monumentu aipagarrienak bisitatuko ditugu eta bertan Talde txikietan joko du Berpizkunde garaiko kantak eskainiz. Urola turismoren laguntzarekin egin ahal izan dugu ekitaldi hau.

Martxoak 29tik apirilak 18ra. Azpeitiko Argazki Elkartearen argazki erakusketa. Sanagustin kulturgunean. AZKOITIA AZPEITIA lasterketako lehen urteetako eta oraingo 30 argazki inguru ikusgai izango dira.

Martxoak 29tik apirilak 18ra Felix Sanchez-en argazki erakusketa Juantxo Txiki eta ISB tabernetan. Azken 6 urteetako argazki bilduma eskeiniko du Argazkilari Oñatiarrak.

Apirilak 6, Lasterketako upategi ofizialaren eskutik, Ardo eta pintxo dastaketa. CASA

PRIMICIAK-ren eskutik beraien 5 ardo dastatu ahal izango dira, Juantxo Txiki-ko 5 pintxo bereziek lagunduta. 40 pertsonentzat mugatua, txartelak 10€ tan salgai Juantxo Txikin.

Apirilak 9, argazki erakusketa (Azpeitiko argazki elkartearen eskutik) eta Mikel San Juan Azpeitiarraren taila erakusketa Azkoitiko Torre Zuri aretoan. Martin Fíz eta Alberto Juzdadok emango diote irekiera erakusketa hauei.

Apirilak 9, PURO FIZ dokumentalaren emanaldia Baztartxo antzokian. Bertan izango dira, Martin Fiz eta Rodrigo Moro, filmaren zuzendaria. Dokumentala amaitzean, mahai ingurua, Martin Fiz, Alberto Juzdado, Santi Perez eta Ramon Cid en partaidetzarekin. Moderatzailea, Mª Jesus Silvano.

Apirilak 14, Diego Garciari buruzko emanaldia eta eliteko atletekin solasaldia. Azkoitiko elkargunean, 6. Mailako gazteei zuzenduta. Goizeko 11:00 etan.

Apirilak 15, Diego Garciari buruzko emanaldia eta eliteko atletekin solasaldia. Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean, 6. Mailako gazteei zuzenduta. Goizeko 11:00 etan.

Apirilak 16, RUNNING & FESTA (programaketa itxi gabe).

-AZTE-ren eskutik, Azpeitiko alde zaharreko tabernatako pintxo lehiaketa. Azkoitia eta Azpeitia-ko hainbat tabernetan, UROLA GUSTAGARRI RUNNING & FESTA pintxo dastaketa. Taberna bakoitzak, bertako produktuekin eginiko pintxo bat aurkeztu beharko du. Bi herrietako taberna partaideekin, kokapen mapa bat burutuko dugu. Lasterketa garaian, animazioa, Txalaparta,  Urolatarra txaranaga, trikitilariak, DJ etab, ibilbideko gune desberdinetan.

- Azpeitiko enparantza nagusian gabeko 23:00 HESIAN + talde gonbidatua AZTE-ren eskutik.

Apirilak 24, AZKOITIA-AZPEITIA KULTURALA amaiera kontzertua

Azkoitiko musika bandaren eskutik, Jose Miguel Laskurain Eibartarra zuzendari gonbidatu bezala. Kontzertu berezia erritmo latinarrez. Balda plazan izango da, eguerdiko 12:30ean.

Eguraldi txarra balitz, Kontsejupen izango da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut