Berriak Merkatariekin bilera irekia egin du Udalak parte hartze prozesuko emaitzak aurkeztu eta egindako eskaeretan sakontzeko

Merkatariekin bilera irekia egin du Udalak parte hartze prozesuko emaitzak aurkeztu eta egindako eskaeretan sakontzeko

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 1067 Udalak merkatariekin bilera egin du gaur Elkargunean azaroan abian jarritako parte-hartze prozesuan urratsak ematen jarraitzeko. Parte hartze prozesuaren helburua da Udalak eta gainerako erakundeek eskaintzen dituzten zerbitzuak nola hobetu aztertu eta horretarako, ahal den heinean, neurriak hartzea. Guztira 249 galdetegi banatu zituen Udalak abendua bitartean eta 81 jaso ditu bueltan erantzunekin.
Gaurko bileran Udalak galdetegien emaitzak aurkeztu dizkie merkatariei eta haiek egindako eskaera, iradokizun, e.a.etan sakontzen ahalegindu dira elkarlanean.
Lan taldeak osatu dituzte Iraurgi Berritzeneko Alazne Larrañaga eta udaleko merkataritza eta euskara teknikariekin, Kontxi Larrañaga eta Jasone Bilbao teknikariekin, hurrenez hurren. Parte hartu dute Miguel Angel Bastida, Sonia Vazquez eta Nekane Larrañaga zinegotziek ere. Galdetegian hiru atal nagusi jorratu dira. Merkataritza nola indartu, euskararen presentzia eta eskaintzen diren diru-laguntzak nola hobetu edo optimizatu.
Besteak beste, merkatariei galdetu zaie ea Udalak zer egin beharko lukeen herriko merkataritza indartzeko. Galdera horren aurrean, eskaeran askotarikoak dira: kaleak hobeto argiztatzea, azoka Herriko Plazan egitea, ekintzak auzoetara zabaltzea, kale animazioa areagotzea edota tasak jaistea proposatzen dute. Halaber, larunbat arratsaldeetan dendak ixtearen alde agertu da gehiengoa.
Udaleko euskara saila merkataritzan euskararen presentzia nola indartu aztertzen ere ari da dendariekin elkarlanean bide berriak urratzeko asmoz, izan ere, Euskara bai ziurtagiria ekimenak, esaterako, ez duela euskararen erabilera sustatzen adierazi dute merkatariek eta beraz, proposamen berriak landu nahi dira.
Diru-laguntzei dagokienez, informazio gehiago eskatu dute dendariek.
Prozesuari jarraipena emateko proposaturiko ekintzak egingarriak diren edo ez, nori dagokion gauzatzea edota zer aurrekontu beharko litzatekeen aztertuko dute arduradunek.

Galdetegiaren emaitzak

IMG 1073

IMG 1094

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut