Berriak Merkataritza saltokiak modernizatzeko diru laguntza programa abian da

Merkataritza saltokiak modernizatzeko diru laguntza programa abian da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Eusko Jaurlaritzak, Merkaritza Saltokiak Modernizatzeko ematen dituen Diru Laguntza programa argitaratu berri da eta eskaera epea, martxoak 4tik uztailaren 15era irekita egongo da.

Diru laguntzaren onuradunak negozio bolumen aldetik, jarduera nagusia merkataritzan duten enpresak izango dira, eta gutxienez urtebeteko antzinatasuna izan behar dute jarduera komertzialean.

Diru laguntza hauek bi motatako inbertsioak laguntzen dituzte; alde batetik altzariak, ekipamenduak, lokala eta kanpoko nahiz barruko elementuak eraberritzeko eta eguneratzeko inbertsioak eta bestetik, salgaien baskula elektronikoak, informatika ekipoak eta hauentzak beharrezkoak diren aplikazioak eta osagarriak.

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri  harremanetan: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikoan edo 943 85 11 00 telefonoan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut