Berriak Merkatariekin bilera irekia deitu du Udalak ostegun honetarako

Merkatariekin bilera irekia deitu du Udalak ostegun honetarako

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak merkatariei eskaintzen zaizkien zerbitzuak hobetze aldera, parte hartze prozesua abiatu zuen azaroan. 249 galdetegi banatu ziren. Orain erantzunak jasota, beste urrats bat emango da. Udalak merkatariekin baloratu eta kontrastatuko ditu emaitzak.

Horretarako, Udalak merkatariekin bilera irekia egingo du ostegun honetan, martxoaren 17an, Elkargunean, 14:00etatik 16:00etara.

Helburua da emaitzak aurkeztea eta sakontzea galdetegietan jasotako eskaerak, iradokizunak, hobetu beharrekoak, e.a.

Horregatik, Udalak bileran parte hartzeko deialdia luzatzen die merkatariei aurrerapausoak ematen jarraitzeko.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut