Berriak Ping-ponga sustatu nahian, boluntario talde batek ikastaroak emango dizkie gaztetxoei

Ping-ponga sustatu nahian, boluntario talde batek ikastaroak emango dizkie gaztetxoei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 0992 Eskola Kiroleko kontseiluko partaide diren Floreaga Ikastetxea, Xabier Munibe Ikastola eta Azkoitiko Udala, eta Artxamendi Topalekuak indarrak batu dituzte herrian futbola ez den beste kirol batzuk sustatzeko, ping-ponga kasu. Eta saiakera horretan, mahai-tenisean eskarmentua duten bi boluntariorekin egin dute topo: Gorka Mendiolarekin eta Iñaki Arzalluzekin.


Biak asteartero Elkargunean ping-pongeko ikastaroak ematen dizkiete gaztetxoei. Momentuz sei lagun dabiltza eta deialdia DBHko ikasle guztiei luzatu nahi zaie bi txanda ezarriz 30 bat neska-mutilentzat baitago tokia. Ikastaroetan parte hartu nahi duten gazteek ikastetxean bertan edo Artxamendi Topalekuan dute izena emateko aukera.

25 urtetik gora pasa dira Mendiolak eta Arzalluzek ping-ponga utzi zutenetik eta orain ilusioz heldu diote berriro. Arzalluz irakaslea izanik, ikastolako umeekin hasi zen ping-pongean eta emaitzek animatuta, federatzera iritsi zen taldea. Urtebetez hara eta hona ibili ziren. "Espainiako txapelketan jokatzera iritsi ginen. Gogoan dut nola Guadalajarako frontoi berria estreinatu genuen. Esperientzia zoragarria izan zen", dio Arzalluzek.


Aurretik, eta artean federatu gabe, Xabier Munibe ikastola txapeldunorde bi urtetan izan zen Gipuzkoako txapelketan. "Irungo Lekaenea ikastetxeak irabazi zigun bietan".
Autodidaktak izan dira eta orain musutruk ikasitakoa erakusteko nahia dute, horrek eskatzen duen konpromiso mailaz jabetzen badira ere. Eta badute zer irakatsi. "Ping-pongak –dio Mendiolak- efektu asko ditu. Oso joko azkarra da. Mundu bat da. Eta Elkargunean oso mahai eta material ona dugu jokatzeko".


Ikastaroak asteartetan izango dira Elkargunean. 17:15etik 18:15era eta 18:15etik 19:15era. Esan bezala, 12 eta 16 urte bitarteko neska-mutilek izena Floreaga ikastetxean edo Xabier Munibe Ikastolan eman dezakete, eta baita Artxamendi Topalekuan ere. Ikastaroek prezio sinbolikoa dute, bost euro urteko, alegia.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut