Berriak Udalak herriko eskoletako haurren laguntzarekin fruta- arbolak eta zuhaixkak landatuko ditu Baratza Parkean

Udalak herriko eskoletako haurren laguntzarekin fruta- arbolak eta zuhaixkak landatuko ditu Baratza Parkean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

zuhaitz eguna attolan Datorren astelehenean, martxoaren 14ean, Floreaga Ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako LH2ko haurrek fruta-arbolak eta zuhaixkak landatuko dituzte Baratza Parkean Udalarekin elkarlanean.
Urteak daramatzate Azkoitiko ikasleek Eskolako Agenda21eko proiektua garatzen. Proiektu honen bitartez, haurrek ingurumenaren gaia arlo desberdinetatik landuz aldeko konpromisoak hartu eta eskaerak egiten dizkiete Udalari. Azken urteko eskaera bat izan da herrian fruta arbolak jartzea eta ekintza honekin ospatuko da aurtengo Zuhaitz Eguna. 2015eko udan Azkoitiko Udalak martxan jarri zuen Baratza Parkea. Bertan 65 lursail daude eta herritarrek horiek landuz biltzen dituzte bertako eta garaiko produktu freskoak. Baratze parkean fruta arbolak landatzea erabaki du Udalak eta herriko haurrekin partekatu nahi du ekintza.
Hori horrela, LH2 ikasturteko haurrei martxoak 14ean Baratze Parkean fruta-arbolak landatzeko gonbitea egin die.
Egun horretan taldeka banatu eta goizean zehar LH2ko haurrek fruta arbolak eta zuhaixkak landatuko dituzte. Baratza parkea ezagutzeko aukera ere izango dute, garai honetan dauden barazkiak ikusiz.
Ekimena goizeko 9:15ean hasi eta 12:15ean bukatuko da.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut