Berriak Udalak Urrategi bidea eremuko bi lursail saltzeko lizitazio prozesua abiatu du

Udalak Urrategi bidea eremuko bi lursail saltzeko lizitazio prozesua abiatu du

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak 32 Sektoreko Urrategi bidea eremuko bi lursail salmentan jarriko ditu, justu Zabale baserriaren atzekaldean kokaturiko lurrak, alegia. Astelehenean eginiko ezhoiko udalbatzak ekimena ontzat eman zuen lizitazio espedientea onartuz, aipatu lursailak salmentara atera ahal izateko. Gunea hirugarren sektorearen edo zerbitzuen erabilerarako bideratuko da.

 

Zehazki, Planeamenduko Arau Subsidiariotan Urrategi bidea 32 Sektoreko B1 eta B2 gisa identifikaturiko lurzatiak dira. Sailak hiritargaiak dira eta kalifikazio mistoa dute, bizitoki eta jarduera ekonomikoarena. B1 lursailak 4.298 m2-ko azalera du eta gehienezko okupazioa plantan 1.800 m2-koa izango da. B2k, berriz, 2.395 m2 ditu eta 300m2ko okupazioa du baimenduta, definituriko lankidetza sistemaren arabera.
Udalak esleipenerako enkante prozedura erabiliko du. Oinarri gisa 759.521,46 euroko prezioa ezarri du bi lursailentzat. Halaber, esleipendunak ordaindu beharko ditu urbanizazio lanak, nahiz eta Udala arduratuko den lan horiek adjudikatzeaz.
Ohikoa den bezala, Udalak iragarkia bere webgunean eta Gipuzkoako Buletin Ofizialean argitaratuko du lursailak erosteko interesa dutenek euren proposamenak aurkeztu ditzaten iragarkia argitaratu eta 30 laneguneko epe barruan.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut