Berriak Alokairua ordaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik gazteentzat

Alokairua ordaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea zabalik gazteentzat

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak zabalik du etxearen alokairua ordaintzeko diru-laguntzak eskatzeko epea. Interesatuek eskaera apirilaren 15a baino lehen aurkeztu beharko dute. Helburua da 18 eta 35 urte bitarteko gazteei alokairua partzialki ordaintzen laguntzea. Horretarako, etxea errentan hartuta izan behar da edo alokairu kontratua indarrean izan datorren maiatzaren 15erako. Laguntza emateko epea hamabi hilabetekoa izango da. Udalak guztira deialdi honetan 50.000 euro bideratuko ditu laguntzetara, 2016ko aurrekontuetan aurreikusi bezala. 

Etxebizitza partekatzen duten gazte guztiak izan ahal izango dira onuradun, baldin eta alokairu-kontratua denek sinatzen badute banan-banan. Kasu horretan, eskatzaile bakoitza bizikidetza-unitate independentea dela ulertuko da, eta kontratuaren sinatzaileen artean proportzionalki banatuko da laguntza.

 

Deialdi hau 2015eko apirilaren 8ko 64 zenbakia duen Gipuzkoako Aldizkari Ofizialan argitaratutako ordenantzak arautzen du eta horren arabera banatuko dira laguntzak.
Hemen informazio gehiago eta eskaera orriak 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut