Berriak Baratza parkea erabiltzeko eskatzaileen behin-behineko zerrenda osatu da

Baratza parkea erabiltzeko eskatzaileen behin-behineko zerrenda osatu da

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Udalak Altamiran, Urola Institutuaren ondoan, dauden baratza ekologikoetako lursailak erabiltzeko itxaron zerrenda osatzea erabaki zuen, bi partzela libre geratu zirela ikusita. Urtarrilean deialdia zabaldu zuen interesatuek izena eman zezaten eta jada behin behineko zerrenda osatuta dago. Guztira 13 eskaera aurkeztu dira eta guztiak onartu dira, denek betetzen dituztelako eskakizunak. Gaurtik hasita,  erreklamazioak aurkezteko bost eguneko epea izango da. Ondoren behin betiko zerrenda argitaratuko da eta zerrendaren ordena zozketa bidez egingo da. Denei jakinaraziko zaie zozketa eguna. 

Ikusi hemen behin behineko zerrenda.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut