Berriak Abian da berriro Iraurgi Berritzenen Enplegu Zentroa

Abian da berriro Iraurgi Berritzenen Enplegu Zentroa

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

iraurgi-berritzen Hilabete batzutako etenaldiaren ondoren, eta Lanbideren ebazpena jaso eta gero, Iraurgi Berritzenek Lanbiderekin elkarlanean, Enplegu Zentroa berriro martxan du gaurtik. Enplegu Zentroaren helburu nagusia da bertara etortzen diren herritarrei eskualdean dauden lan eskaintzen inguruan informazioa eskaini eta bilaketa aktiboan laguntzea. Bestalde, lan eskaintza hauetan izena ematen laguntzeaz gain, Curriculuma eta aurkezpen gutuna prestatzen laguntzen da bertan.
Enplegu zentroak bere zereginak bete ditzan honako zerbitzuak ditu herritarren eskura:
• Lan eskaintzak aurkitzeko ordenagailuak
• Eskualdeko lan eskaintzak laburbiltzen dituen tabloia
• Lanbideko enplegu eskaintzetara sarrera
• Inguruan dauden prestakuntza zerbitzuak laburbiltzen dituen tabloia

Harremanetan jarri nahi izanez gero, jarraian dituzue zerbitzua eskainiko den herriak eta ordutegiak:
• Astearte eta ostegunetan Azkoitian:
9:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara.
• Astelehen, asteazken eta ostiraletan Azpeitian:
9:00etatik 13:30era eta 15:30etik 18:00etara.

ordutegia

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut