Berriak Salaketak Azkoitiko eta inguruko landa eremuan eman diren estortsio kasuengatik

Salaketak Azkoitiko eta inguruko landa eremuan eman diren estortsio kasuengatik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

entorno-rural-azkoitia

Azkoitiko Udalak azkoitiarrei jakinarazi nahi die Ertzaintzaren komisaldegian hainbat salaketa izan direla herriko eta inguruko landa-eremuan azken aldian eman diren lapurreta eta estafa kasuak tarteko.

Ertzaintzak, komunikatu bitartez aditzera eman duenez, talde antolatu bat dabil landa guneetan eta beste hainbat eremutan bertako bizilagunei iruzur egin nahian; esaterako, prezio xumean euren lurren konponketa zein asfaltatze lanak eskaintzen dizkiete; ondoren, gauzatutako eraberritze eta obren ostean, baserritarren zein inguru horietako etxeetako jabeei “txantaia egin eta estortsionatzen” saiatzen dira.

Hori guztiagatik, Azkoitiko Udalak “zuhurtziaz” eta “adi ibiltzeko” eskatzen die herritar orori. “Ez ireki atea ezezagunei, eta ez onartu obra edo lan zehatzen zerbitzu edo prestazioa aurretik Udalarekin harremanetan jarri gabe. Lehenik Udalera deitu enpresa edo langile fidagarriak dirla bermatzeko”, berretsi dute Udaletik.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut