Berriak Udalak azkar erantzun die asteburuko euri-jasek herrian eragindako kalteei

Udalak azkar erantzun die asteburuko euri-jasek herrian eragindako kalteei

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

la foto 4

Joan den asteburuan izandako eurite mardulak hainbat kalte eragin zituen Azkoitiko hainbat gunetan. Horretaz jakitun, Udalak larrialdi plana berehala martxan jarri eta euri-jasen ondorioz izandako lur-jausi zein bestelako oinazeak konpontzeko lanak abian jarri zituen.

Zehazki, ondorengo eremuetan egin dira konponketa-lanak: Santa Kruz kalean joan den igandean, hilak 27, euriteak eragindako kalteak astelehenerako, hilako 28, konpondu ziren. Urrategi bidean, astelehenean bertan lur-jausiak eman ziren arren, Udaleko langileek berehala ekin zieten konponketei. Olarra Baserrian ere luiziak agertu ziren hilaren 29an, asteartean, eta egunean bertan eman zitzaion irtenbidea. Azkenik, Azkoitiko Udalak jakitera eman duenez, Lapatzaran, Kortaberri eta Bentza Zahar baserrietan izandako lur-jausiak “ahalik eta azkarren” konponduko dira.

la foto 1 la foto 2 la foto 3

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut