Berriak Nesken Pala Gomako Elite eta Lehen Mailako Finalak jokatuko dira bihar Azkoitian

Nesken Pala Gomako Elite eta Lehen Mailako Finalak jokatuko dira bihar Azkoitian

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

pelota 1 Aurreko asteetan bezala, bihar, ostirala, Gurea pilotalekua punta puntako kirol ikuskizunaren eszenatoki bihurtuko da. Gaur eguerdian aurkeztu ditu Euskal Pilota Federakuntzak, Udala bidelagun izan duela,  bihar Azkoitian jokatuko diren Nesken Pala Gomako Elite eta Lehen Mailako  Finalak. 

Gurea pilotalekuan bildu dira arduradunak. Batetik, Federakuntzako lehendakari Patxi Jauregi eta elkarteko teknikari Antton Alberdi, eta bestetik, Udalaren izenean, Angel Martin kirol zinegotzia eta Javier Zubizarreta alkatea. Ondoan izan dituzte Oteiza pilota taldeko Jexux Andueza  eta  Berriako Andoni Alvarez. Pilotariek ere, benetako protagonistak, izan dute ordezkaritza. Bertan izan dira Ainhoa Garmendia eta Garazi Eizmendi, alegiarra bata, aiarra bestea.

 Bihar bi final jokatuko dira. 1.go mailakoa eta elitekoa. Garmendia-Saez Martín-Eizmendiren aurka, eta Ibáñez-Ruiz de Azua Murillo-Lasaren aurka izango dira, biharko lehia erabakigarriak.

Elitean Hego Euskal Herriko zortzi bikotek hartu dute parte, 16 pilotari onenek. Partidu guztiak Azkoitian izan dira. 1.go mailari dagokionez, bederatzi bikotek hartu dute parte eta bihar jokatuko dute finala. 19:00etan hasiko da ikuskizuna Gurea pilotalekuan.

Federakuntza eta Udala bidelagun

Esker oneko agertu da Patxi Jauregi presidentea Azkoitiko Udalarekin. “Pilota munduarekin lotura estua izan du betidanik Azkoitiak eta pilota indartzeko eta sustatzeko elkarlanerako proposamena luzatu zigun Udalak eta horixe da partiduak hemen egitearen arrazoia, eta elkarlan hori sakontzen joango da. Hemendik aurrera elkarrekin  gauza asko egiteko aukera izango dugu”.  

Javier Zubizarreta alkateak ere Azkoitiko herria eta Pilota Federakuntza bidelagun izateko gonbitea luzatu dio Patxi Jauregiri, emakume pilotariaren papera goraipatu aurretik. “Pilotaz ari garenean –esan du Zubizarretak-, gizonezkoa etortzen zaigu burura eta Azkoitian XX. mende  hasierarako baziren Ameriketara jokatzera joandako emakumeak. Raketistak izan ziren emakumezkoetan lehenengo kirolari profesionalak, frontoiak eta eskubideak bereganatuz, eta zuei pilotarioi, aberastasun guzti horri jarraipena ematea zor dizuegu historian hutsunik utzi gabe”.

Ohoretzat jo dute udal ordezkariek horrelako txapelketa bat herrian izatea eta Federakuntzaren eta herriko Oteiza pilota taldearen lana txalotu dute, “horri esker etorkizunean ere harrobia izango dugulako”, kirol zinegotziaren hitzetan.

pelota 2

 

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut