Berriak Emeterio eta Zeledonio jaietarako dena prest dute Martirietan

Emeterio eta Zeledonio jaietarako dena prest dute Martirietan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

martitte kartela 1 Martitte Elkarteak dena prest du Emeterio eta Zeledonio jaietarako. Martxoaren 3an eta 5ean ospatuko dituzte festak. Larunbaterako antolatu dituzte ekintza ikusgarrienak, besteak beste, desafioa. Joxe Jabier Lorenzo korrikalari ohia eta Martirietako Itzeder izango dira protagonistak. Lorenzo Azkoitiko gasolindegitik atera eta Martirietako plazara iristerako, Itzederrek Martirietako plazan hiru enbor kana erdiko ebaki beharko ditu.

Herri kiroletan, aizkolariak eta harri jasotzaileak izango dira. Lehenengoen artean parte hartuko dute Mikel Larrañagak, Eneko Otañok eta Julen Alberdi "Uzin Txikia"k. Harriarekin abilezia, berriz, Goenatxok III.enak, Martin Mendizabalek eta Xabier Aranburu "Gusta"k erakutsi beharko dute. Eta eguna bukatzeko, trikipoteoa, afaria eta erromeria. 

Ikusi egitaraua

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut