Berriak Galarazitako amodioa, klase-borroka eta gerra zibilaren testuingurua batzen ditu Itziar Eliasen “Eskutitzak” antzezlanak

Galarazitako amodioa, klase-borroka eta gerra zibilaren testuingurua batzen ditu Itziar Eliasen “Eskutitzak” antzezlanak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Eskutitzak Itziar Elias azkoitiarrak “Eskutitzak” antzezlana taularatuko du martxoaren 5ean Baztartxo Antzokian, gaueko 22:00etatik aurrera. Oztopoz beteriko amodioa, klase borroka eta 1936ko gerra zibila uztartzen dira antzezlanean. Sarrerak antzokiko leihatilan bertan edo udaletxeko kultura sailean eskura daitezke. Sarrerak 8 eurotan jarri dira salgai baina aurrez erosiz gero, 6 eurotan lortu daitezke.

“Eskutitzak” Azpeitiko Antzerki Topaketetan estreinatu zen eta ordutik han-hemenka dabil. Itziar Eliasek protagonismo bikoitza du obra honetan, gidoia idazteaz gain Izaskun Arandiarekin elkarlanean, aktorea ere bai baita. “Nire –dio Eliasek- aiton-amonen istorioa dago oinarrian, azpeitiarra bata, azkoitiarra bestea, bi herrien arteko istorioa ere bada..Eskutitz batzuk deskubritu nituen eta ikusi nuen nola gaztetan maitemindu ziren eta nola milaka oztopo jarri zizkieten. Familia kontra  jarri zitzaien eta horrekin batera garai hartako beste milaka istorio ikertu eta denak lapiko batean sartu ditugu”. Gidoilariaren esanetan, obran ikusten da justu gerra zibila etorri aurretik zer nolako harremanak bizi ziren edota emakumea gizartean nola ikusten zen agertzen da antzezlanean”.

 

Protagonista, Emilia, familia aberats eta frankista batetik dator eta etxe xumeko gazte abertzalearekin maitemintzen da. “Adineko jendeak dituen oroitzapenekiko garbiak izan nahi genuen eta zentzu horretan harrera ona izan du obrak. Jendea gerturatzen zaigu esanaz antzeko istorioa dela berea”.

Itziar Eliasekin batera parte hartzen dute Aitor Fernandino, Josean Bengoetxea, Olatz Beobide, Aiora Sedano eta Iosu Florentino aktoreek.

Mahaingurua

Antzezlana aurkeztu aurretik, martxoaren 3an, 19:00etan, Elkargunean mahaingurua egingo da ahozko transmisioaren inguruan. Juan Bautista Mendizabal eta Ekaitz Etxezarreta historialariek hartuko dute parte. “Udalak laguntza eman zigunez obra aurrera ateratzeko, nolabait bueltan ekarpen bat egin nahi genion herriari eta horregatik antolatu dugu mahaingurua”.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut