Berriak “Inmigrazioarekiko estereotipo eta aurreiritziak. Zer da egia?” hitzaldia, Gorka Morenoren eskutik

“Inmigrazioarekiko estereotipo eta aurreiritziak. Zer da egia?” hitzaldia, Gorka Morenoren eskutik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

 

Martxoaren 3an, Elkargunean, 19:00etan

 

estereotipoak-kartela Ikuspegi, Euskal Inmigrazioaren Behatokiaren zuzendariak, Gorka Morenok hitzaldia emango du martxoaren 3an Elkargunean, arratsaldeko 19:00etan. “Inmigrazioarekiko estereotipo eta aurreiritziak. Zer da egia?” izenburupean, lerroburuak dioen moduan estereotipoak izango ditu hizpide adituak.

“Hainbat estereotipo berdin berdin agertzen zaizkigu Durangon, Azkoitian edo Bogotan. Mota ezberdinetakoak topa ditzazkegu: asko direla eta nolabaiteko inbasioa ematen ari dela azpimarratzen dutenak, immigrazioa delinkuentziarekin batzen dutenak, genero-indarkerairen hedapenarekin. Baina guztien artean nire ustez min gehien edo gutxienez eragin gehien dutenak immigrazioa eta gizarte laguntzei loturikoak dira”, dio Morenok.

Guzti honen inguruan argibideak azaltzen saiatuko da Gorka Moreno martxoaren 3ko hitzaldian.

Gorka Moreno. Ikuspegi – Euskal Immigrazioaren Behatokiko Zuzendaria. EHUko Soziologia eta Gizarte Langintzako Saileko Irakaslea. Bere ikerketa-lerroak nazioarteko migrazio, gizarte politikak eta gizarte bazterketa eta pobrezian zentratzen dira.

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut