Berriak Urola Erdian Berrikuntza Soziala eragiteko Urberritzen prozesua martxan jarri dute

Urola Erdian Berrikuntza Soziala eragiteko Urberritzen prozesua martxan jarri dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

P1090871 Iraurgi Berritzen, Azkoitiko eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundearen Urberritzen proiektua abian da, Donostia-Beterri eskualdeko udalekin (Beterri) eta Elhuyarrekin elkarlanean, eta  Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzari esker garatuko dena.

Otsailaren 18an egin zuten proiektua aurkezteko saioa eta bertan azaldu zituzten proiektuaren lan-ildo nagusiak:

-Batetik, eskualdeko 6 egitasmo ebaluatuko dira Elhuyarrek garatutako tresnaren bitartez eta egitasmoek berrikuntza sozialaren irizpideak zenbateraino betetzen dituzten aztertuko da eta aurrera begira berrikuntza sozialean eragiteko neurriak proposatuko zaizkie. Hauek izango dira ebaluatuko diren egitasmoak: Elkarrekin eraikitzen, Mugat, Hemenbuy, Ezagutza Sarea, Elkar-ekin, MunibeGroup. Ebaluazio hauek martxora bitartean egingo dira.

-Bestetik,  eskualdeko eragileekin batera Topagunea deitutako elkarlanerako espazioa sortuko da. Ebaluazioen ondorioak sozializatu eta eskualdeko berrikuntza sozialaren gaitasunaren inguruko hausnarketa egin eta hobetzeko neurriak lantzeaz gain, eragileen arteko elkarlanean sakonduko da. Saioak apirilaren 21ean eta maiatzaren 5ean izango dira.

-Azkenik, Donostia-Beterri eskualdeko udalekin (Beterri) batera, Trukegunea deitutako saioa egingo dugu, bi eskualdeak elkarrengandik ikasi eta esperientziak konpartitzeko helburuarekin. Hau maiatzaren 18an izango da.

Prozesuari bukaera emateko, ekainean jardunaldi bat egingo da, ikasitako guztia konpartitzeko. Prozesuaren xehetasunak azalduta, hitzaldiek eta mahai-inguruak hartu zuten lekukoa eta eskualdean garatzen ari diren hainbat esperientzia interesgarri entzuteko aukera izan genuen. Diametro200 jatetxea Orona Fundazioak kudeatzen duen jatetxea da eta Karabeleko ekonekazaritza etxaldearekin duten lankidetzaren bidez, baratzetik datorren elikagai guztiak tokian tokikoak izatea ahalbidetzen duela azaldu ziguten Iker Goikoetxea Karabeleko elkartekoak eta Iñigo Marquet Orona Fundazioako ordezkariak. Ondoren, Azpeitiko Kultur Mahaiko esperientzia azaldu zigun Kepa Urbieta azpeitiarrak eta kulturalki oinarri sendoa duela Azpeitiak ikusi ahal izan genuen, elkarte guztiak bateratzen dituen Mahaia izanik, kultur dinamika eta koordinazioa kudeatzeko egiturak elkarlana duelako oinarrian. Eta azkenik, Jon Ander Arzallusek, Gureak Taldeko ordezkariak, orain gutxi Azpeitian ireki den Eroskiko supermerkatuaren esperientziaren berri eman zuen, estatu eta Euskal Herria mailan esperientzia guztiz berritzailea eta desgaitasunak dituzten pertsonen enplegu-aukerak areagotzeko ekimen interesgarria.

Apirilean eta maiatzean egingo diren Topaguneetan izena emateko 943 02 60 69 telefonora deitu edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  / Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  helbidera mezua bidali.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut