Berriak Iraurgi Berritzenek lan orientatzaile bat eta enplegu zentrorako teknikari bat behar ditu

Iraurgi Berritzenek lan orientatzaile bat eta enplegu zentrorako teknikari bat behar ditu

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

iraurgi-berritzen Iraurgi Berritzen, Azkoitia eta Azpeitiko Udalen Garapen eta Berrikuntza Erakundeak, bi lanpostu bete behar ditu. Lan Orientatzailea eta Enplegu Zentrorako Teknikaria behar ditu. Hautagaiek euren CVa otsailaren 25erako bidali beharko dute ondorengo helbidera: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu

 

Betebeharrak:

Lan-orientazio zerbitzuan eta enplegu zentruan enplegu eskatzaileei harrera egin eta lan-orientazioa eskaini; orientazio zerbitzua eta enplegu zentrua dinamizatu; lan-orientaziorekin loturiko eginkizun guztiak bideratu.

Lanpoturako betebeharreko baldintzak:

Ikasketak

Bukatutako Goi-Maila edo Erdi-mailako unibertsitateko ikasketak izatea, Humanitate arloarekin loturikoa izanez gero lehentasuna izango duelarik (Psikologia, Psikopedagogia, …), Ofimatika, internet eta lan-merkatuaren ezagutza izatea.

Hizkuntzak

Euskeran EGA maila edo baliokidea.

Esperientzia

Lan-orientatzaile bezala gutxienik urtebeteko esperientzia eta lan-orientazio eginkizunetan kontrastatutako curriculuma izatea.

Baliogarria

Lan-orientazio esparruan prestakuntza. LANBIDEren aplikatiboa erabilzen lanesperientzia; Lan-merkatuaren ezagutza orokorrean eta bereziki Urola Erdiaren eskualdekoa; Enplegu eta formazio proiektu eta programetan esperientzia; Talde dinamizazioan eta animazioan esperientzia; Lan-esperientzia eskualdean izatea; langabezi egoeran izatea; Azpeitia / Azkoitia, edo Urola Erdia eskualdean bizitzea.

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut