Berriak "Elikadura eta haurren ongizatea" hitzaldia, Xabier Munibe Haurreskolaren eskutik

"Elikadura eta haurren ongizatea" hitzaldia, Xabier Munibe Haurreskolaren eskutik

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

Elikadura-1 Xabier Munibe haurreskolak urteroko usadioari jarraituz, 2015/16 ikasturteko bigarren hitzaldia antolatu du, "Elikadura eta haurren ongizatea" lelopean. Hizlaria Edurne Maiz izango da, dietista eta psikologian lizentziatua.

Gure haurra osasuntsu hazten ari al da? Nahikoa jaten al du? Gauza berriak probatzea ez zaio gustatzen....Zer egin dezaket? Elikatzerako garaian emozioek eta pentsamenduek zer nolako garrantzia dute?

Galdera hauek abiapuntutzat hartuta, hitzaldi honetan hausnarketa eta eztabaida bultzatuko da.

 

Azkoitiko haurreskolak gurasoei informazio zabala eta aberatsa eskaintzeko asmoz, ikasturtean zehar zenbait hitzaldi interesgarri antolatzen ditu.Hitzaldi hauek gurasoen kezkak argitzeko balio dute eta bide batez, beraiek dakiten horren osagarri dira.

Hitzaldia,gaia interesatzen zaion orori zuzendua dago.Beraz, haurreskolako gurasoak ez direnei ere luzatzen zaie gonbitea.

Hitzordua Elkarguneko Oteiza aretoan, martxoak 2, asteazkena, arratsaldeko 18:00etan izando da.

Urria 24

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut