Berriak Herrixenek eta Udalak berrikuntzekin datorren VII Outlet azoka aurkeztu dute

Herrixenek eta Udalak berrikuntzekin datorren VII Outlet azoka aurkeztu dute

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

IMG 7695 VII. Outlet azoka izango da asteburu honetan Elkargunean eta aurten berrikuntzekin interesgarriekin dator. Izan ere, hala nahi duten gurasoei haurren zaintza zerbitzua eskainiko zaie eta puzgarriak ipiniko dira eraikinaren kanpoaldean txikienen gozaemerako, helduek lasai euren erosketak egin ditzaten.
Herrixen Merkatarien Elkarteak, Udalaren laguntzarekin, estrainekoz antolatu ditu puzgarriak merkataritza eta aisialdia uztartuz. Jokoen gunea Madinabeitia plazan kokatuko da, Elkargunearen kanpoko plazan. Halaber, umeen zaintza zerbitzua barruko gela batean eskainiko da, outlet azoka antolatuko den gunearen ondoko gelan hain justu.

Azoka larunbatean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara bisitatu ahal izango da. Igandean, berriz, goizez bakarrik egongo da zabalik, 10:00etatik 14:30era.
Haurren zaintza zerbitzuaren ordutegia goizetan 10:00etatik 13:00era eskainiko da eta arratsaldez, 17:00etatik 20:00etara.
Hamar dendek hartuko dute parte edizio honetan: Aingeru, Andueza, Arantxa, Idurre, Karan, Lirain, Maina, Munibe, Soul eta Yoko Kirolak.

VII outleta

 

Iruzkina gehitu


Segurtasun kodea
Freskatu


www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut