Euskara Plus ANIZTASUNEAN : Lanean euskaraz egin ahal izateko ikastaroak

2016/02/17, Asteazkena - 15:40

Inprimatu

ostalaritza-banaiz bagara Udalak lanean euskaraz egin ahal izateko 20 orduko iraupena duten ikastaroak antolatu ditu. Langileek eta langabetuek har dezakete parte eskaintzen diren hiru arloetan: ostalaritza eta merkataritza, pertsonen zaintza eta industria. Ikastaroetan euskarazko oinarrizko esamoldeak ikas daitezke eta baita komunikazio gaitasunak landu ere. Etorkinentzat edo bertakoak izan arren euskaraz ez dakitenentzat dira bereziki. Partaidetza doakoa da.
Edukiei dagokienez, oinarrizko hiztegia, lan egoera elebiduna, kulturartekotasuna lan munduan, CVak nola hobetu edota online ikastaroei buruzko informazioa jorratuko dira, besteak beste.

Ikastaroak emateaz Banaiz Bagara Elkartea arduratuko da Euskara Plus ANIZTASUNEAN programaren baitan. Helburua da pertsona guztiei lanean euren gaitasunak erabiltzeko aukerak sortzen laguntzea. 2013an, Europako Kontseiluak sorturiko "Language for Work" hartu du abiapuntutzat elkarteak bertako zein atzerriko pertsonei beren euskarazko komunikazio gaitasunak hobetzen laguntzeko.
Euskaraz ez dakiten pertsonei ez ezik, lanean euskaraz komunikatzeko konfiantzarik ez dutenei zuzendutako ikastaroak dira, bertako zein etorkinentzat, euskara eta elkarbizitza txertatuz.

 

Ikastaroen datak lan esparruaren arabera:

            Ostalaritza eta merkataritza: martxoaren 7tik 18ra

            Pertsonen zaintza: apirila-maiatza

            Industria: ekaina

Izen-ematea: Udaletxeko Harreran (943 08 00 80) , martxoak 3ra arte.Azkoitia merkataritza EuPlus kartela bi 3

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut